‘EUSKARA LUKUAK’ PLANAREN KATALOGOA
Euskara Lukuak. Lanabes

Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiaren zuzendaritzak sustatu eta Nekazaritza Sailaren lankidetzarekin, Guardia-Arabako Errioxan zerbitzua eskaintzen hasi da Lanabes Zerbitzu Teknikoa, Euskara Lukuak izenburupean, ABRA eta Ardoaren Ibilbidearen laguntzaz. Helburua bertako upategietan eta enpresetan euskararen erabilera areagotzea eta eragin biderkatzailea izatea da; horretarako, ABRA eta Ardoaren Ibilbidearekin eta haien bazkideekin egingo dute lan. AHIZE-AEK-k aholkularitza zerbitzua eskainiko du Euskara Lukuak programaren barruan. Aholkularitza zerbitzuaren […]

Gehiago irakurri
2022ko Lazarraga Sariak jaso dituzte Arabako bost entitatek, lan munduan euskaraz eroso aritzeko eredu izateagatik
Lazarraga Sariak 2022 saridunak

Biosasunek, Errota Hortz Klinikak, Angosto Kanpinak, Emaize Sexologia Zentroak eta EBA S.L.-k jaso dituzte 2022ko Lazarraga Sariak, Arabako alor sozioekonomikoan euskararen alde egindako lanaren errekonozimendua, azaroaren 24an Gasteizko Artium Museoan. LANABES ekimeneko kide den  Bai Euskarari Elkarteak antolatzen du sariketa, Arabako Foru Aldundiarekin babesarekin. Bertan, sariak banatu eta hitzaldi bana eskaini dituzte Rober Gutierrez Bai Euskarari […]

Gehiago irakurri
Merkataritza guneko euskararen egoera aztertu eta erabilera sustatzeko hitzarmena sinatu dute Gasteizko Udalak eta Boulevardek
merkataritza_hitzarmena_gasteizko udala_boulevard_ayuntamiento vitoria gasteiz 2022

Gasteizko Udalak eta El Boulevardek hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean, Arabako hiriburuan eta merkataritza-gunean euskararen erabilera sustatzeko lankidetza eta konpromisoa sendotzeko. Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eta Amaia Castillo El Boulevardeko gerenteak akordioa sinatu dute gaur goizean, eta horri esker urtero hizkuntza sustatzeko hainbat ekintza egingo dira. Gasteizko Udalak eta merkataritza-eremuak horrelako hitzarmen bat sinatzen duten lehen aldia da. “Eremu sozioekonomikoa […]

Gehiago irakurri
Arabako Errioxako eta Aiarako upategietan euskara sustatzeko zerbitzua eskainiko du Arabako Foru Aldundiak

LANABES programaren barruko ekimenarekin, aholkularitza, informazioa eta hizkuntza-kudeaketarako gida bat egitea sustatuko ditu. Arabako Foru Aldundiak Arabako Errioxako eta Aiarako upategietan euskara sustatzeko zerbitzua eskainiko du. Arabako enpresa-eremuan euskararen erabileran eragiteko sortutako LANABES foru ekimenaren babespean, erakundeak bere eskaintza zabaldu du eremu sozioekonomikoan, lehen aldiz sartu baitu nekazaritza-mundua upategien eskutik, bai Arabako txakolinaren eskutik, bai […]

Gehiago irakurri
Lazarraga Sarien zazpigarren edizioak esparru sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzen duten enpresak sarituko ditu
Lazarraga Sariak 2022

Arabako Foru Aldundiak eta Bai Euskarari Elkarteak Arabako eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko lana saritzea helburu duen Lazarraga Sarien zazpigarren edizioa aurkeztu dute gaur. Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 24ra arte egongo da zabalik, eta sariak azaroaren 24an banatuko dira Gasteizko Artium Museoan. Euskara eta Gobernu Irekiaren foru zuzendari Lexuri Ugartek eta Bai Euskarari elkarteko zuzendari Robert […]

Gehiago irakurri
Euskararen erabilera sustatzeko abentura

NOTICIAS DE ÁLAVA Azken urteotan gero eta Arabako entitate gehiago ohartzen ari dira euskarak eskaintzen duen balioaz. Enpresen konpromisoa eta erabakien instituzionalizazioa funtsezkoak dira Azken urteotan gero eta entitate gehiago ohartzen ari dira euskarak eskaintzen duen balioaz, eta hori bera oinarrizko urratsa da bidea egiten jarraitzeko. Arabako enpresa askok, beraz, erakundearen eta hori osatzen dutenen […]

Gehiago irakurri