Enpresetan euskararen erabilera areagotzeko pilotajea

Arabako enpresei bidea erraztu behar zaie eta, Lanabesetik, gure laguntza eskaini nahi dugu. Metodologia ulergarri eta pilotaje erraz eta doako baten bitartez,  enpresetan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko laguntza eskainiko dugu, zerbitzua eta lan hizkuntza izateko ibilbidea zehazten. Urrats horiek emateko gonbitea luzatu dugu, ibilbide horretan bidelagun izango gara eta erakundearen hizkuntza egoera hobetzeko baliabideak […]

Gehiago irakurri
Araban BAI merkataritzari, ostalaritzari, euskarari kanpainaren aurkezpena

AENKOMER etik, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresarien elkarteatik, merkataritza eta ostalaritzarekin lan egiten dute, bere saltokietan euskararen erabilera bultzatzen. Arabako Foru Aldundiarekin batera urratsak emateko proposamena egin du, Araban merkataritzari, ostalaritzari eta euskarari, BAI esanez. Izan ere, euskara maila, motibazioa, denbora edo-etata baliabideak ezberdinak badira ere, beti dago aukera urrats txiki bat emateko, eta bezero mota […]

Gehiago irakurri
Aner eta Iñaki Garmendia anaiek EGAMASTER kasuari buruz hitz egingo dute Enpresarean Foroan

Urriaren 19an, Bai Euskarari Elkarteak antolaturiko Enpresarean Foroa egingo da Arabatik datorren eta munduan erreferentea den EGAMASTER enpresaren sustraiak eta esperientzia ezagutzeko. Aner Garmendia eta Iñaki Garmendia anaiak solasaldi batean elkartuko ditugu, EGAMASTER osatzen duen familiaren eta negozioaren ibilbidea gertutik ezagutzeko. 9:00etatik 11:00etara, Gasteizko Artium museoan. Ekitaldia irekia da eta honako galdetegiaren bidez izena eman dezakete, […]

Gehiago irakurri
Lanabes egitasmoa, Araban euskara sustatzeko

Lanabes – Araban Euskara Lanean egitasmoaren helburu nagusia da Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea, sustatzea eta handitzea. Araban gero eta enpresa gehiago ari da euskara euren eguneroko kudeaketan barneratzen, bezeroekiko zein hornitzaileekiko harremanetan erabiltzen, hizkuntza paisaian, barrura eta kanpora begira. Aldaketak ari dira ematen eta, pixkanaka, euskara sustatzeak eta erabiltzeak ekar ditzakeen onurez ari dira […]

Gehiago irakurri
Lazarraga Sariak Arabako bost entitate aitortu ditu euskararen presentzia txertatu eta hedatzeagatik

Adigrafik, Txema Pascual, Etxeko Baratza, Lautada Bizirik eta Ciudad Jardínek egunero euskararekiko egiten duten esfortzua azpimarratu nahi izan dute Arabako Foru Aldundiak eta Bai Euskarari Ziuragiriaren Elkarteak Lazarraga Sariek laugarrenez nabarmendu dituzte Arabako esparru sozioekonomikoan euskara txertatzeko eta hedatzeko lanak daramatzaten entitateak. Euskararen sustatzeagatik egindako ahalegina aitortzea eta goraipatzea xede nagusia izanik Adigrafik, Txema Pascual […]

Gehiago irakurri
Eneko Knörr inbertsore gasteiztarra Enpresarean Azokan izango da

Eneko Knörr ekintzaile eta inbertsore gasteiztarrak bere bizipenak eta aurrera begirako proposamenak partekatuko ditu. Ekintzailetza eta finantzazioa hizpide izanik, Adegi, Mondragon, Orkestra edo SPRIko ordezkariek, besteak beste, euren ikuspegiak azaldu eta eredu berriez eztabaidatuko dute. Ekitaldia azaroaren 3an izango da Oronako Gallery aretoan. Bi izen-emate prozesu zabaldu dira, bata publiko orokorrarentzat eta, bestea, “Arin-arin” saioko […]

Gehiago irakurri
Helduen euskalduntzea sustatzeko 2016-2017 dirulaguntza deialdia

Deialdi honen xedea da 18 urtetik gorako helduen euskalduntzea sustatzea, betiere Araban eta Trebiñon erroldaratuta badaude eta 2016-2017 ikasturtean Arabako euskaltegietan matrikulatzen badira; sustapen hori Diputatuen Kontseiluaren urriaren 6ko 55/2016 Foru Dekretuak xedatutakoaren esparruan da egitekoa, zeinaren bidez onartu baitziren Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren dirulaguntzen esleipena arautzen duten oinarriak. Dirulaguntza hauen helburua da A1, […]

Gehiago irakurri
Lanabes, hizkuntza eta lana ubide berean kokatu

Pilar García Salazarrek, Arabako Foru Aldundiko diputatu nagusi ordeak, Lanabesen aurkezpenean esandakoak ekarri ditugu gurera: Ondo adierazi dute bai Igonek, bai Aitorrek eta Roberrek ere zertan den Araban euskara, zertan den Araban lana. Neure helburua, aldiz, bestea da, hizkuntza eta lana ubide berean kokatzea da, izan ere, tresna berria izango dugu urak bide beretik bideratzeko: LANABES. Gaztetan […]

Gehiago irakurri
EGUNEROKO LANEAN EUSKARA ERABILTZEKO AUKERA

Aitor Otaolak, SEAko zuzendari ordeak, Lanabesen aurkezpenean esandakoak ekarri ditugu hona. LANABES, Araban Euskara Lanean egitasmoaren helburu nagusia da Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea eta handitzea. Egitasmo honek sarea nahi du ehundu Arabako arlo sozioekonomikoan enpresa eta erakundeen artean. Proiektu honen barruan, erakunde desberdinak gaude eta enpresa mailan, SEA Arabako Enpresariak egoteaz gain, badira […]

Gehiago irakurri