LANABES ZERBITZUA ZER DA?
Ordu-poltsa
160 orduko poltsa eskaintzen da, aurrez identifikaturiko enpresek zerbitzua nahi dutela adieraziz gero. (Enpresa kopuru mugatua urtero).
Enpresa bakoitzari 10 ordu eskaintzen zaizkio. Enpresa bakoitzak ordu horiek erabili ahal izango ditu berak nahi duen zerbitzua jasotzeko: aholkularitza, formazioa, itzulpenak, jarraipen bilerak…
Ikastaro laburrak
Zerbitzuez orduez gain, enpresa guztiei eskainiko zaizkie 2 ikastaro tekniko:
- Mezu elektronikoak euskaraz idazteko ikastaroa.
- Telefonoz euskaraz artatzeko ikastaroa (90′ minutuko 3 saioko ikastaroak).
Interesa duen enpresa batean egin daiteke eta industrialdeko gainontzeko enpresak gonbidatu bertara edo online eman ikastaroa.
Behar linguistikoen identifikazio egiten lagundu
Lanabes Zerbitzuaren barruan lehentasunak finkatzen eta enpresari behar linguistikoen identifikazioa egiten laguntzen da. Honako hauek izan ohi dira egitekoak:
- Bezero, produktu eta zerbitzuen ezaugarrien analisia.
- Interes-talde nagusien nahien analisia: langileak, sindikatuak, inbertsoreak, administrazioa…
- Gizartearen interesen eta enpresari dagozkion lege betekizunen analisia.
- Errotulazioa aldatzeko laguntza.
- Hizkuntza ohiturak aldatzeko gomendioak: ahozko harreman informalak, formalak, bilerak, bezeroei ematen zaien lehen arretan, langileentzako oharretan…
- Bezeroekin erabiltzen diren dokumentuak eta komunikazioak kudeatzeko prozedurak hobetzen eta adosten lagundu. Katalogoetan, sustapenerako euskarrietan eta gainontzeko publizitatean euskararen presentzia bermatzeko aukerak aztertu.
- Webgunea euskaratzen lagundu, bisitariaren nabigatzailearen hizkuntza hautuaren arabera irekitzeko prestatu… PuntuEUS domeinua eskuratzeko aukera aztertu.
- Sarea sozialak kudeatzeko irizpideak adosten lagundu.
- Langileek gehien erabiltzen dituzten inprimakiak eta barne komunikazioak kudeatzeko prozedurak adosten lagundu.
- Baliabide informatikoak euskaraz jartzeko aukerak aztertzen lagundu.
- Hizkuntza politika, irizpideak edo jarraibideak adosteko laguntza.
- Bikain eta/edo Bai Euskarari ziurtagiria lortzeko prozedura burutzen lagundu.
- Hornitzaile euskaldunak aurkitzeko laguntza.
- Enpresaren terminologia eta oinarrizko komunikazioak jasoko dituen gida sortzen lagundu.
- Ikasleen praktikak euskaraz egiteko aukera aztertu eta prozedura adostu. Dekalogo bat helarazi enpresei.
- Euskara ikasteko aukeren berri eman. Euskaltegiekin hitz egin eta saiatu enpresen neurrira egindako eskaintzak helarazten enpresei. Taldeak industrialdeetan, autoikaskuntza, online…
- Itzulpen zerbitzuen eta teknologien berri eman enpresei. Tresnak, hornitzaileen zerrendak, erreferentziazko tarifak…
- Enpresaren egoeraren diagnostikoa eta bilakaera jaso fitxategi batean (*Ikusi eranskina). Fitxategi hori molda daiteke eta enpresarekin harremana dagoen bakoitzean eguneratu, egindako ibilbidea dokumentatzeko.