AENKOMERek (Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresarien Federazioa), Udalaren lankidetzarekin, urtero antolatzen du arlo ezberdinetan lan esanguratsua egiten duten sektoreko enpresa eta kideen ekintzak aitortzeko sari banaketa. 2021ean XVIII. edizioa izan zen.
Hainbat kategoriatan banatzen dira sariak, eta horietako bat da Euskara sustatzeagatik saria.
Horrez gain, Erakusleihoen lehiaketa ere badute. Sektorea motibatzeko ahaleginean tokiko saltokiak sustatzen jarraitzeko eta erakargarriago egiteko antolatzen da urtero erakusleihoen lehiaketa. Kategorietako bat “Erakusleihoan euskara txertatzea” da.