Gasteizen

Sustapena Gasteizko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetan

ESKATU EUSKARAZ, ESKAINI EUSKARAZ

Esparru honetako kanpaina eta aholkularitza lanen helburua euskara erabiltzeko eta euskara ikusgarri egiteko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreko establezimentuetan eragitea da. Egunerokoan hainbat eta hainbat saltokitan egiten ditugu hartu emanak, eta horrek hizkuntza ohituretan eragiteko ezinbesteko gune bilakatzen ditu. Establezimenduko hizkuntza-paisaian euskarak duen presentzia areagotzea edo lehen hitza euskaraz egitea ekintza txiki izanik ere, jauzi handiak izan litezke ohiturak aldeatzeari begira.

Gauzak horrela, bi norabidetan lantzen dugu esparru hau.

Alde batetik, EAEko hainbat udalek sustatutako, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak koordinatutako eta Aenkomer eta Gasteiz On elkarteek bultzatutako komunikazio-kanpaina dugu, tokiko merkataritzan euskararen erabilera sustatzea eta merkatariak eta bezero euskaldunak aktibatzea helburu duena.
2020 eta 2021ean gauzatu da kanpaina hau Gasteizen, hiriko hainbat eta hainbat txokotan mezua eta irudia zabalduta.

Komunikazio-kanpainarekin batera, landa-lana da bigarren lan-ildoa. Gasteizko Udalak eskainitako zerbitzuen katalogo bat zabaltzen da saltokiz saltoki bisitak eginez. Saltokiko errotulazioa elebietan jartzeko doako materiala, itzulpen zerbitzua, Udaleko Euskara Zerbitzuak eskaintzen dituen baliabideen (dirulaguntzak, merkatarientzako ikastaroak, etab.) informazioa… dira katalogoa osatzen dute elementuetako batzuk. Eta hauen zabalpenarekin batera, establezimenduei euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko aholkularitza eskaintzen zaie, bakoitzaren beharren araberako proposamenekin. 2021-2022 ikasturtean ARTEZ aholkularitzak gauzatu du landa-lana.

Katalogoa ikusi.