Arabako Enpresen Foroa

Arabako Lurralde Historikoan kokatuta dauden eta hizkuntza kudeaketarekin kezka duten enpresen arteko foro bat da, besteak beste, ardura hauek dituena: euren jardunaz duten jakintza, gogoetak eta kezkak partekatzea; elkarrengandik ikastea; jakintza berria sortzea eta Arabako Lurralde Historikoaren alor sozioekonomikoan euskararen erabilera hobetzen laguntzea.

Praktika komunitate honetan tamaina ertain-handiko enpresak izatea, merkatal guneak, finantza-entitate, eragin sozioekonomiko handia dutenak eta euskara sustatzeko nolabaiteko interesa agertu zutenak biltzen dira.

2022ko EDIZIOA:

2021eko foroan, enpresa partehartzaileek beraien erronkak identifikatu zituzten eta horien lanketarekin hasi ziren.

Horregatik, aurten, 2022an, ekintza eta pertsona estrategikoak identifikatzea ezinbestekoa izango da konpromisoa hartzeko eta urratsak egiteko garaian. Foroaren bidez, Arabako enpresek pausoak emango dituzte eta, horretarako, lehentasunezkotzat jo dira hizkuntza gaitasunaren eta komunikazioaren lanketa.

Lau bilera/foro antolatuko dira guztira. Lehenengo bilera enpresa berriak erakartzeko baliatuko da, eta hauek aurreko urtean hasi zirenekin parekatzeko baliatuko dugu. Honakoa da aurreikusitako egitaraua:

  • 0 Bilera: Maiatzaren 3an (aurreko urteetan egon ez direnentzat)
  • 1 Bilera: Maiatzaren 19an
  • 2 Bilera: Ekainaren 8an
  • 3 Bilera: Ekainaren 30ean

EMAN IZENA – ARABAKO ENPRESEN FOROA 2022

NOIZ: Maiatzak 3

ORDUTEGIA: 9:00 – 11:00

LEKUA: Europa Biltzar Etxea (Gasteiz hiribidea, 85).

ORAIN ARTEKOAK:

Ikusi hemen 2021eko edizioko argazkiak.

Hizkuntza Kudeaketa Enpresetan izenpean, Arabako hainbat enpresetako zuzendarien testigantzak jaso ditugu (ikusi hemen bideoak):

Uriarte Industrial

Electra Vitoria Orona

Oreka IT

 

  • 2020an: Hiru saio, urrian hasita abendura bitarte. Besteak beste honako praktika hauen inguruan sortu zen komunitatea:
    • Orain arte enpresa bakoitzak egin duen ibilbidetik, 3 ikasketa nabarmendu.
    • Azken 2-3 urteotan, zenbat aurreratu dugu eta zeintzuk izan dira emandako urrats esanguratsuenak, ondoen baloratzen dugun hori?
    • Foro honi dagokionez, noraino iritsi nahi dugu? Zein izango litzateke emaitza egoki bat foroari dagokionez?
  • 2021ean: Hiru saio egin ziren, iraila, azaro eta abenduan. Besteak beste honako praktika hauen inguruan sortu zen komunitatea:
    • Administrazioek eskaintzen dituzten zerbitzuak eta laguntzak ezagutzea
    • Erronkak identifikatzen hasteko ariketa azaltzea.
    • Erronkak zehazten laguntzeko liburuxkaren aurkezpena
    • Aholkularitza enpresekin, solasaldia. Eskaintzen dituzten zerbitzuak eta laguntzak ezagutzea.
    • Zuzendariei egindako elkarrizketak entzutea eta komentatzea.
    • Enpresen lekukotasunak ezagutzea: Laboral Kutxa/ C.A. Osasuna
    • Taldekako lana.
    • Esperientzia trukea: Euskalit, Danobat Group eta Ulma Taldea
    • Erronken mapa.
    • Enpresa zuzendariei egindako bideo elkarrizketak. Esteka honetan ikusgai