Arabako Foru Aldundiak eman zion hasiera “Araban Euskara Lanabes” ekitaldiari, ekainen 4an. Bertan izan ziren, Pilar Garcia de Salazar, Arabako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiordea, eta Igone Martinez de Luna, Euskara, Kultura eta Kirol saileko Foru Diputatua.
Hona hemen, Pilar Garcia de Salazar-ek eskainitako hitzak:
“Aldundia garen aldetik, gure hizkuntza lanaren trokelean sartzea komeni da, horretarako erraminta berezitua dugula: Araban euskara da Lanabes.
Izan ere, LANABES barruan elkar hartzen dute erakunde publiko, pribatu, elkargoak eta elkarteak, eta lau pistoidun motorra izanik, indarrik ez zaio faltako. Injenieruen lana beharrezkoa izango dugu erritmo eta koordinazioa egokian lan egiteko, baina helburu dugun proiektuak, hizkuntza kudeaketa egokia lan arloan, ez izan dudarik Lanbide Heziketan hasita enpresa txiki edo handi horretaraino bezero ugari izango ditu, izan ere, argi dago, sortzen ari diren lanpostu gehienak Lanbide Heziketatik ateratzen ari diren profesionalentzat izaten ari direla.
Arabako gizartearen ia erdiak euskaraz ulertzen du. Irudikatzen duzue profesional horien harremanak euskaraz izateko ulermen arazo gutxi dagoela? Irudikatzen duzue lan-harremanetan elkar ulertzeak zein abantaila daukan? Hori da bidea, zalantzarik gabe.
Bestalde, nahitaez lan munduari lehian aritzea tokatzen zaio, eta lehian aritzeko dugun aukera nagusia berrikuntza da. Eta nik gaur berrikuntza bezala aldarrikatu eta indarrean jarri nahi dut Araban ere hizkuntza kudeaketa eta berdintasuna egoki garatzea. Modu berezi batean garatu ere, izan ere, emakumeak ongi etorriak izango dira lan profesionalean, berriki entzun dugun gonbitea, gogoratzea besterik ez.
Gaur jada, eta urteak aurrera joan ahala hizkuntza hegemonikoak balio erantsi konpetitiboa aporta dezake, baina gertuko hizkuntzak beste balio erantsia du, tokikoa, esparru hurbilenarekiko konpromisoa, gertutasuna, izateko eta egiteko modua… giza baliabideak kudeatzeko ezinbesteko tresna eta lanabesa, jaun andreok, berrikuntza!
Beraz:
o Berrikuntzaz ari gara
o Balio erantsiaz ari gara
o Hizkuntza bizikidetzaz ari gara
o Berdintasunaz ari gara
o Eredugarritasunaz ari gara
Lankidetzaz ari gara: zentruen artean adibidez, LANEKIn bertan zentru publikoak eta itunpekoak zaudete, izaera desberdinak baina denok norabide berean tiraka. SEA, Merkataritza Federazioa, Merkataritza Ganbara, Kooperatibak, enpresa pribatuak eta elkarteak…
Azpimarratu nahi dut Arabako erakundeen, enpresen eta merkataritzaren ordezkariak egiten ari zareten trakzio-lana hizkuntza-normalizazioan, bai eta jarrera horrek daukan balio erantsia ere, izan ere, bere hizkuntza ohiturak eta harremanak aldatzeko gai den enpresak aldi berean erakusten du prest dagoela aurre egiteko berrikuntzaren erronkari. Lanabes bidelagun izango duzu.
Bildu zaretenon iritziak eta eskaerak jasotzeko zain gaude, hurrengo lau urtetan zuen beharrak eta lankidetzak zein izango diren jakin minez, jakizue pozik asko geure egingo ditugula, eta abian jarriko ditugula denon artean, mila esker beste behin ere.
Araban euskara lan-tresna, Araban euskara lanabes”.