Maiatzaren 19an egingo da Arabako Enpresen Foroaren lehen saioa

Maiatzaren 19an egingo da foroaren lehen saioa eta landuko dira euskararen erabilera indartzeko epe motzera eman ahal izan diren urratsak:

  • Testuinguru ideala identifikatuko da.
  • Langileak euskara erabiltzera motibatzeko estrategiak ezagutuko dira.

Lehen saio honetan bi esperientzia ezagutzeko aukera izango dute enpresek. Batetik, Elhuyar aholkularitza ‘Norena da euskara plana?’ ikerketan oinarrituta, planen arrakasta gakoez arituko da. Aurkezpenaren ostean, enpresa batean euskararen aldeko ekintzak burutzeko testuinguru ideala landuko dugu.

Bigarren atalean, epe motzean euskararen erabilera indartzeko erabili daitezkeen langileak motibatzeko estrategiak landuko dira modu praktikoan, euskara plana ezartzen aurreratua den enpresa baten laguntzarekin.

Ohi bezala, foroaren bilera Europa Biltzar Etxean izango da, 09:00etatik 11:00etara.

Ordutegia: 9:00-11:00

Lekua: Europa Biltzar Etxea (Gasteiz hiribidea, 85).

Eman izena hemen.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude