Lazarraga Sarien helburu nagusia Arabako arlo sozioekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitate edota pertsonak saritzea eta haien ahalegina aitortzea da. Hala, Lazarraga Sarien bidez, Arabako bost entitate eta pertsona saritzen dira euren lan ingurunean euskara txertatzeko aurrera eramandako ekimenengatik.
Lanabes egitasmoaren helburu nagusia da Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea eta handitzea. Hori horrela izanik, Lanabes egitasmoaren barruan antolatzen da Lazarraga Sarien banaketa, 2016. urtea geroztik.
Lazarraga aitzindaria izan zen euskaraz idatzi zuelako; haren izena hartu duten Lazarraga Sariak ere aitzindariak dira eta sarituko diren enpresak ere aitzindariak izango dira; euskararen normalizaziorako bidea urratzen aitzindariak.
Hauek izan dira 2010, 2012, 2014, 2016 eta 2018ko ko edizioetako saridunak:
- 2018: Aiaraldea Kooperatiba Elkartea, Trebiñu Sagardotegia, Baiona Hortz Klinika, Gamarrako Ostalaritza eskola eta Paul Urkijo
- 2016: Adigrafik, Txema Pascual, Etxeko Baratza, Lautada Bizirik eta Ciudad Jardín
- 2014: Besa upategia, Electra Vitoria, Oreka IT, Agirre Lekue botika eta Aner Garmendia
- 2012: Abel Enbeita, Cuadrabus, Gometegui, Assa Ikastola eta Villa Lucía
- 2010: Kepa Mendia, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, JEZ Sistemas Ferroviarios, Skunk Funk eta Launa Upategia