Lanbide Heziketa eta lana euskaraz sustatzeko Hizkelan Jardunaldia urriaren 18an izango da Gasteizko Mendizabal LHIIn

Urtero Lanbide Heziketa eta lan mundua euskararekin eta hizkuntza kudeaketarekin lotutako Hizkelan Jardunaldia antolatzen du Laneki elkarteak. Aurtengoa Hizkelan VII. jardunaldia izango da eta aurrez aurre izango da.

Landuko diren gaietan azpimarragarrienak hauek dira: ikastetxeetako eta erakundeetako praktika onak, Lanbide Heziketako lan munduratzea eta euskara, eta Lanbide Heziketa Duala euskaraz egitasmoak. Lan munduari dagozkion beste hainbat kontu entzuteko aukera ere egongo da bertan. Izan ere, aurtengo leloa “Euskara, batzen gaituena!” izango da.

Aurtengo ekimena Arabako Foru Aldundiaren Lanabes egitasmoaren baitan kokatzen da. Lexuri Ugarte Aretxaga Aldundiko Euskararen eta Gobernu Irekiaren Zuzendaria izango da jardunaldiaren sarreran. Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzako Plangintza eta Antolaketako Zuzendaria den Nicolas Sagarzazu Alzua, Mendizabala Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Zuzendaria den Javier Otxoa de Alaiza eta Laneki elkartearen Presidente den Ainitze Blanco Etxaleku ere izango dira jardunaldiaren sarreran.

Ekitaldian Lanbide Heziketako eragileak (zuzendaritzako kideak, irakasleak, HNAT-ak, LH Dual arduradunak, tutoreak…), erakundeetako, enpresetako, hizkuntza zerbitzuetako,… 120 eragile eta protagonista bildu izan dira. Hizkelan jardunaldia Lanbide Heziketa, enpresa, elkarte eta erakundeen zubi lanerako ekitaldi garrantzitsua da. Elkargune izateaz gain, praktika onak eta ezagutzak partekatzeko leku ere bada.

Horrez gain, Lanbide Heziketan euskara bultzatu duen enpresa zein norbanakoei egindako ibilbidea errekonozitzea helburu duen sari banaketa egingo da. Jardunaldian Laneki oroigarriak emango dituzte, hain zuzen.

 

Animatu eta IZENA EMAN. Izena emateko epemuga urriaren 7a izango da.

Kontsultatu EGITARAUA.

 

NORENTZAT

Euskaraz lanean ari diren Lanbide Heziketako ikastetxeetako, erakundetako eta lantokietako kideentzat. Hain zuzen ere, Lanbide Heziketako ikastetxeetako Hizkuntza Normalkuntza teknikari eta zuzendarientzat, Dualeko arduradunentzat, Hizkuntza Normalkuntza planetan murgildutako enpresa, erakunde eta elkarteetako arduradunentzat, eta orokorrean euskara eragile, teknikari eta besterentzat.

HELBURUA

Lanbide Heziketa eta lan mundua euskalduntzean dauden egitasmoak ezagutzea, ideia berri eta praktika onak partekatzea, eta euskalduntze bidea errazteko baliabideen berri izatea, besteak beste.

 

EGITARAUA

09:15 SARRERA

  • Javier Otxoa de Alaiza, Mendizabala LHII-ko Zuzendaria.
  • Lexuri Ugarte Aretxaga, Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiko Zuzendaria.
  • Nicolas Sagarzazu Alzua, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzako Plangintza eta Antolaketako Zuzendaria.
  • Ainitze Blanco Etxaleku, Lanekiren Presidentea.

09:40 HIZKUNTZA NORMALKUNTZA

  • Hizkuntza Normalkuntzako 4 urteko plana, Mendizabala LHII eta Egibide ikastetxea.
  • Ikastexeetako praktika onak:
    • Klasez kanpoko ekimenak, Barrutialde BHI eta San Jorge LHII.
    • Euskara Batzordea, Nazaret zentroa.
  • Aldibereko interpretazioa (bideoa).

10:20 ETHAZI

  • Komunikazio konpetentzia, Armeria LHII.
  • Bideotutorialen lehiaketa, Meka LHII.

10:40 MAHAI INGURUA: EUSKARAZKO MATERIALAK

  • Irale zerbitzua, Iraleko arduraduna.
  • Ekinbira proiektua, Kristina Loreiro irakaslea.
  • Ikusgela proiektua, Ander Bolibar, Ikusgela proiektuko kidea.

11:10 Kafea

11:40 LANBIDE HEZIKETAKO TITULUDUNEN LAN MUNDURATZEA ETA EUSKARA

  • Arkaitz Gabantxo eta Maria Leonor Jalon, Lanbideko Kabinete Teknikoko teknikariak.

12:20 EKINTZAILETZA

  • Asier Kidam, ekintzailea.

12:50 LANBIDE HEZIKETA DUALA EUSKARAZ

  • LH DUALA euskaraz (bideoa).
  • Lanabes proiektua – Lexuri Ugarte, Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiko Zuzendaria.
  • Osakidetzan LH Duala euskaraz, Gontzal Lopez, Osakitzetzako Euskara Zerbitzu Korporatiboaren ardunaduna.

13:40 OROIGARRIA eta AGURRA

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude