Lanbide Heziketa Duala euskaraz egiteko onurak hizpide Hizkelan jardunaldian

Laneki Lanbide Heziketa euskaraz sustatzeko eta hobetzeko elkarteak Lanbide Heziketa Duala (LH Duala) euskaraz egitearen onurak azaltzen dituen ikus-en tzunezkoa ekoiztu du, Arabako Foru Aldundiko Lanabes egitasmoaren baitan. Bertan Arabako Foru Aldundiko Euskara zerbitzuko zein Mendizabala LHII-ko ordezkariek (Hizkuntza Normalkuntzarako Teknikari Arduradunak, tutoreak eta hainbat ikaslek) eta lantokietako instruktoreak, LH Duala euskaraz egitea zertan den eta eta dituen onurak azaldu dituzte.

Ikasleek argi dute zenbat eta hizkuntza gehiago jakin, ate gehiago zabaltzen zaizkiela lan esparruan; alegia, euskaraz jakitea plus garrantzitsua dela.

Eta erakundeetako ordezkariek azpimarratu dute lantokiko egonaldiak euskaraz egiten dituzten ikasleek B1 edo B2 hizkuntza agiri gaitasunak lor ditzaketela. Horrek LH Dualari balio erantsia gehitzen dio.

Ikus-en tzunezko argigarri hau urriaren 19an (asteartea) Lanbide Heziketa eta lana euskaraz gaia hizpide hartuta antolatutako Hizkelan jardunaldiaren seigarren edizioan proiektatuko da.

Jardunaldi honetan on line parte hartu nahi izanez gero, egin klik hemen.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude