Lanabes, hizkuntza eta lana ubide berean kokatu

Pilar García Salazarrek, Arabako Foru Aldundiko diputatu nagusi ordeak, Lanabesen aurkezpenean esandakoak ekarri ditugu gurera:

Ondo adierazi dute bai Igonek, bai Aitorrek eta Roberrek ere zertan den Araban euskara, zertan den Araban lana. Neure helburua, aldiz, bestea da, hizkuntza eta lana ubide berean kokatzea da, izan ere, tresna berria izango dugu urak bide beretik bideratzeko: LANABES.

Gaztetan hezkuntza sisteman eta heldutan lan munduan ematen omen ditugu ordurik gehien, horregatik, logikoa dirudi bi esparru horiek bat etortzea, izan ere, ez dirudi behar besteko arreta eskaini diogunik orain arte gazteak lan mundura bideratu ditugunean, areago, gizarte honek gazteak euskalduntzen egin duen ahaleginaren tamaina –baita emaitza ere– kontuan hartzen badugu. Ez gara jabetu helduaroko jarduera nagusia lan munduan dagoela, gure bizitzako 40-45 urte horretan ematen ditugu.

Gazteak euskalduntzen egiten dan ahaleginak ez du izan jarraipen nahikorik helduaroan. Baina hor ere aurrera pausuak eman dira eta ematen ari gara/ari zarete. Hor daude euskarazko eskaintza handitzeko Eusko Jaurlaritzaren proposamenak, LANEKIren lana, eta beste hainbat ekimen ere.

Bistan denez, beharrezkoa dugu, denna den, guztiok batera jardutea, –LANABES erraminta, kasurako– nork bere esparrutik, lehenengo bakoitzak maila pertsonalean, eta gauden eremuetan gaudela, euskara gero eta gehiago erabiltzen, eta ingurukoei ere euskarara hurbildu eta euskara erabiltzeko gonbitea egiten.

  • Argi dago, datozen urteetan sortuko diren lanpostu gehienak FPtik aterako diren profesionalentzat izango dira.
  • Imaginatzen duzue profesional horiek euskaraz komunikazio gaitasun osoa balute, euskaraz lan egiteko gai balira eta eleanitzak euskara abiapuntutzat hartuz munduan arazo barik arituko balira geure enpresak, geure hizkuntza, geure izatea, geure hizkuntza hedatuz?

Bestalde, nahitaez lan munduari lehian aritzea tokatzen zaio, eta lehian aritzeko dugun aukera nagusia berrikuntza da. Eta nik gaur berrikuntza bezala aldarrikatu eta indarrean jarri nahi dut Araban ere hizkuntza kudeaketa egokia garatzea.

  • Gure enpresak lehiakorrak dira, izan daitezela lehiakorrak egiten duten hizkuntza kudeaketan ere.
  • Gure Lanbide Heziketa eredugarria eta lehiakorra da, izan dadila eredugarria eta lehiakorra euskararen presentzia eta erabileran ere, hizkuntzen kudeaketan ere.

Europan ere hizkuntzaren aniztasuna handia da, eta, gure txikitik, hizkuntza gutxituak baliatuz Europa justuagoa eta kohesionatuagoa egin dezagun.

Gaur jada, eta urteak aurrera joan ahala hizkuntza hegemonikoak balio erantsi konpetitiboa aporta dezake, baina gertuko hizkuntzak beste balio erantsia du, tokikoa, esparru hurbilenarekiko konpromisoa, gertutasuna, izateko eta egiteko modua… giza baliabideak kudeatzeko ezinbesteko tresna eta lanabesa, jaun andreok, berrikuntza!

Beraz:

  • Berrikuntzaz ari gara
  • Balio erantsiaz ari gara
  • Hizkuntz bizikidetzaz ari gara
  • Aukera berdintasunaz ari gara
  • Eredugarritasunaz ari gara

Lankidetzaz ari gara: zentruen artean adibidez, LANEKIn bertan zentru publikoak eta itunpekoak zaudete, izaera desberdinak baina denok norabide berean tiraka. SEA, Merkataritza Federazioa, merkataritza Ganbara, Kooperatibak…

Azpimarratu nahi dut hemen zaudeten Arabako erakunde, enpresen eta merkataritzaren ordezkariak egiten ari zareten trakzio-lana hizkuntza-normalizazioan, bai eta jarrera horrek daukan balio erantsia ere, izan ere, bere hizkuntza ohiturak eta harremanak aldatzeko gai den enpresak aldi berean erakusten du prest dagoela aurre egiteko berrikuntzaren erronkari. Lanabes bidelagun izango duzu.

Lanean da Araban.

Euskara lanean da.

Araban euskara lanean da.

Hona hemen Lanabes-Araban Euskara Lanean ekimenaren laburpen bideoa:

Lanabes – Araba Euskara Lanean ekimenaren informazio gehiago hemen.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude