Ekainaren 30ean egingo da 2022ko Arabako Enpresen Foroaren hirugarren eta azken bilera, kanpo komunikazioa ardatz izango duena. Arteman Komunikazioa agentziako Arantzazu Lagunillak kanpo komunikazioa lantzeko zenbait gako emango ditu; eta, jarraian, Arabako Enpresen Foroko partehartzaile diren Vital Fundazioak eta Oronak haien erakundeetan kanpo komunikazioa nola lantzen duten azalduko dute.
Aurkezpenen ostean parte-hartzaileek kanpo komunikazioan dituzten erronkak definitzeko ariketa egingo dute. Eta, azkenik, Arabako Enpresen Foroaren ziklo honetako balorazioa egingo da.
EMAN IZENA – ARABAKO ENPRESEN FOROA 2022
NOIZ: Ekainak 30
ORDUTEGIA: 9:00-11:00.
LEKUA: Europa Biltzar Etxea (Gasteiz hiribidea, 85).
Parte hartzen ari diren enpresak
Enpresa hauek ari dira Arabako Enpresen Foroan parte hartzen: Mutualia, La Vitoriana, Sirimiri Zerbitzu Soziokulturalak, EBA S.L., Ludoland, SEA Arabako enpresariak, Orona – Electra Vitoria, Ega Master, RPK, Uriarte Industrial, Oreka IT, Artepan-Mamia, El Corte Inglés, Mondragon Korporazioa, Vital Fundazioa eta Ciudad Jardin LHII.