Lazarraga Sariak 2020: hautagaiak proposatzea

Aurtengo Lazarraga Sarietarako hautagaiak aurkezteko galdetegia duzu honakoa.

Lazarraga Sarien helburua da saritzea Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean hainbat erakundek eta pertsonak esparru sozioekonomikoan euskararen presentzia areagotzeko eta ezartzeko egin duten lana.

Lazarraga sarietarako hautagai izan ahalko dira zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean duten erakundeak edo pertsona fisikoak. Kanpo geratzen dira sektore publikoko erakundeak.

Guztira, bost sari ezartzen dira, bai erakundeentzat, bai pertsona fisikoentzat.

Eremu sozioekonomikoan egindako euskararen kudeaketa baloratzeko, kontuan hartuko dira bi irizpide hauek:
-Zer neurri ezarri diren zerbitzua euskaraz emateko.
-Zer neurri ezarri diren lana euskaraz egiteko.

Lazarraga BOTHA


Egin zure proposamena