Enpresatan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko LanHitz dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

EAEko sektore pribatuan dauden lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko Eusko Jaurlaritzak sortutako dirulaguntza lerroa da LanHitz.

Zabaldu berri dute 2021rako dirulaguntza deialdia, eta eskaera aurkezteko epea irailaren 30ean bukatuko da. Interesatuek hemen egin beharko dute eskabidea.

Onuradun izan daitezke jarduera ekonomikoren bat duten pertsona fisiko (autonomo) edo juridiko pribatuak, baldin eta lantokiren bat EAEn baldin badute.

Diruz laguntzen dira enpresa barruan euskara zerbitzu eta lan hizkuntza izatera bideratutako 2021eko euskkara planak; eta baita softwarea, euskara ikastea, berariazko formazioa euskaraz, itzulpenak, aldi bereko itzulpen zerbitzua, zein planaren jarraipena, besteak beste.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude