LanHitz

Irekita dago 2022ko LanHitz deialdia, lantokietan euskararen erabilera areagotzeko dirulaguntzak

EHAAn 2022ko LanHitz deialdia argitaratuta dago, EAEn sektore pribatuan dauden lantokietan 2022an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzak (LANHITZ) emateko.

Eskaera aurkezteko epea irailaren 1etik 30era bitartekoa da, biak barne.

Beharren arabera, dirulaguntza eskatzeko aukera ezberdinak daude.

 

ZUEN ERAKUNDEAK EZ BADU EUSKARA PLANIK:

1. multzoa

LanHitz_1.multzoa

2. multzoa

LanHitz_2.multzoa

ZUEN ERAKUNDEAK EUSKARA PLANA BADU:

3. multzoa

LanHitz_3.multzoa

4. multzoa

LanHitz_4.multzoa

  • Lanhitzen inguruko argibide gehiago Eusko Jaurlaritzako atarian topa daitezke. Multzo bakoitzaren azalpenarekin batera eskaera egiteko estekak daude. Zuen erakundearen beharretara egokitzen den multzoa aukeratu eta eskaera egin. Eskaera bakarra onartuko da IFZ bakoitzeko.
  • Eskabideak kanal elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira, identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat erabilita.
  • Behin eskaera eginda, ondorengo izapide guztiak (espedienteak ikusi eta jarraipena egin, jakinarazpenak eta komunikazioak jaso, dokumentazioa osatu…), egoitza elektronikoko ‘nire karpeta‘ ataletik egingo dira.

 

 

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude