Lanabes programaren barruan sortu da Eskuara, Arabako 50 langile baino gehiagoko enpresetan euskara sustatzeko asmoz. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Euskara etaGasteizko Udalek sustatutako ekimena da Eskuara.
Ahize-AEK-K hizkuntza aholkularitza zerbitzua eskainiko dute. Hizkuntzen kudeaketari dagokionez, enpresekin honako bidea egingo da: beren egoera eta beharren oinarrizko argazkia egiten lagunduko zaie, eta beharren zein aukeren arabera, euskararen erabilera areagotzeko eta hizkuntza berdintasuna bultzatzeko konpromisoak hartuko dituzte. Ondoren, Ahize-AEK-k aipatu helburuak betetzen lagunduko die enpresei honako eremuetan eraginez: hizkuntza paisaian, komunikazioan, zerbitzuan, harreran, ingurune digitalean, langileen arteko harremanean, lan esparruarekin lotutako euskarazko terminologian, ikasleen praktikaldian…
Hurrengo bideoan esakintzen dituzten zerbitzuen berri ematen dute: