Aurreko astean zabaldu genuen Arabako EGAMASTER enpresa erreferentearen Enpresarean Foroa. Garmendia anaiek erakutsi digute Gasteizko enpresa txiki eta ertainek mundu mailako arrakasta lortu dezaketela eta negozioaren balioak zaindu behar direla. Pertsonak edo-eta horien hizkuntza zaintzea nabarmendu zuten enpresa estrategia giltzarri gisa, baliatu beharreko aldagai gisa.
Enpresarean Foroa: azken saioak
EGAMASTER, SPRI, Elkar, ULMA…. Euskal Herriko enpresak, elkarteak, entitateak… indartsuak dira, etxean eta mundu mailan ere, erreferenteak. Enpresarean Foroak enpresa horien guztien bizipen, iritzi eta hausnarketak partekatzea du helburu, euskal profesionalen artean. Enpresen arduradunek bat egin dute esan dutenean negozio munduan beharrezkoa dela bereizgarriak identifikatu eta sustatzea, bezeroarekiko arreta hobetu eta zerbitzu edo produktuaren kalitatea hobetzeko. Bide horretan, erakutsi digute euskara enpresa munduan txertatzeak onura argiak ekartzen dituela, barne zein kanpo harremanetan.
Hemen dituzue azken Enpresarean Foroak:
SPRI: Alexander Arriolak Industria 4.0 munduan barneratu gaitu
Elkar Fundazioa: “Euskal Kulturatik bizi, euskal kulturaren onerako”
ULMA: Kooperatibismoa, erantzukizun soziala eta formula berriak
2018: Enpresarean Foroa Arabara, Lanabes egitasmoarekin
Asmoa da, aurrera begira, Arabako enpresa traktore gehiagoren berri zabaltzea, EGAMASTER kasuarekin egin den bezala. Beraz, 2018 an Lanabes egitasmoaren laguntzarekin, Enpresarean Foroa Arabako enpresa erreferenteetara eramango dugu, enpresa sarea ezagutzera eman eta bizipen, ideia eta aukera berriak zuekin partekatzeko.