Enpresarean Foroa: EGAMASTER kasuaren metodoa

Enpresarean proiektuak mundu mailako enpresa erreferente bat aurkeztu nahi izan digu Enpresarean Foroaren bitartez, Arabakoa den EGAMASTER, hain zuzen ere, mundu mailako arrakasta lortu duen enpresa gasteiztarra.

EGAMASTER enpresa eredugarria da, erakutsi baitigu, euskal enpresa txikiak eta ertainak mundu mailan lehiakorrak izan daitezkeela; eta, nazioarteko esfera horretan, euskara, bereizgarri moduan, baliatu beharreko aldagaia dela. Bakoitzaren hizkuntza eta tokikotasunarekin bat egiteak lan harreman eta zerbitzuarentzat onuragarria dela adierazi dute Garmendia anaiek Enpresarean Foroan.

Enpresa topaketa hau LANABES ekimenaren laguntzarekin garatu da eta, asmoa da, aurrera begira, Arabako enpresa traktore gehiagoren berri zabaltzea.

Hona hemen EGAMASTER enpresako Garmendia anaien foroa osorik:

 

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude