Enpresa handiak: 50 langilez gorako enpresetan hizkuntza aholkularitza zerbitzu teknikoa Araban (AHIZE-AEK):
2019. urtean Arabako Foru Aldundiak Ahize-AEK hizkuntza aholkularitza kontratatu zuen lurraldean dauden 50 langiletik gorako enpresen artean euskararen arloan zerbait egiteko prest zeuden enpresak identifikatzeko, horren bitartez, Arabako enpresen interes maila jaso zen diagnostikoan jasota dagoena. Lan horren ondorioz, Lanabes Zerbitzua jarri zuten martxan Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak elkarlanean.
2020: Lanabes Zerbitzuaren eskaintza interes maila erakutsi zuten enpresen artean, 50 langiletik gorako Arabako enpresetan. 2020ko helburua izan da informazioa ematea, hizkuntza-kudeaketa hobetzeko aholkularitza eta zerbitzu teknikoak eskaintzea, hizkuntza-kudeaketan aurrerapausoak eman nahi zituzten enpresei. Informazioa emateaz gain, bigarren helburua zen zerbitzua ematea hizkuntza-kudeaketan aurrerapausoak eman nahi dituzten 20 enpresari.
2021: SEA Arabako Enpresak erakundearekin batera bigarren lerro bat ireki zen. 2021. urtean 40 enpresekin egin zen saiakera eta 28 enpresek bat egin zuten egitasmoarekin.
2021ean 23 enpresek jaso dute zerbitzua, beste batzuekin unean unean lantzen joan da zerbitzua aukeren arabera: egitasmoari baiezkoa esan dioten enpresen artean 12k aholkularitza zerbitzua jaso dute. Hiru enpresek euskera plana abiatzeko bideari ekin diote, eta beste hirurekin aukera ezberdinak aztertu dira, hizkuntza irizpideak landuz, besteak beste.
13 enpresetan dokumentuak edo webguneak itzuli ditugu. Beste enpresa batek proiektuan parte hartzeko prestutasuna azaldu zuen itzulpenetan, bereziki, interesa azalduz.
Bederatzi enpresetako langilek parte hartu dute eskaini diren lau formazio txandetan; guztira 31 langilek.
Entitea batek sentsibilizazio saioak eskatu ditu, nahiz eta zerbitzu hau ez zegoen eskaintzaren barruan.
Horretaz gain, izaera publikoa zutelako egitasmotik kanpo geratu ziren bi enpresek plana diseinatu dute. XEDERA zerbitzuan izena ematea aurreikusi dute, eta beste batzuekin 2022ko plana abiatzeko hitzarmena adostu dugu.
Ordu-poltsa
160 ordu eskaini hala nahi duten enpresei zerbitzuak emateko (16 + 16). Enpresa bakoitzari 10 ordu eskaintzen zaizkio. Enpresa bakoitzak ordu horiek erabili ahal izango ditu berak nahi duen zerbitzua jasotzeko: aholkularitza, formazioa, itzulpenak, jarraipen bilerak…
Lanabes Zerbitzuaren barruan honakoak ere eskaintzen dira:
Lehentasunak finkatzen lagundu. Enpresa bakoitzari 2019ko elkarrizketetan jasotako informazioaren araberako proposamenak egin eta betetzen lagundu:
Enpresari lagundu behar linguistikoen identifikazioa egiten:
- Bezero, produktu eta zerbitzuen ezaugarrien analisia.
- Interes-talde nagusien nahien analisia: langileak, sindikatuak, inbertsoreak, administrazioa…
- Gizartearen interesen eta enpresari dagozkion lege betekizunen analisia.
- Errotulazioa aldatzeko laguntza.
- Hizkuntza ohiturak aldatzeko gomendioak: ahozko harreman informalak, formalak, bilerak, bezeroei ematen zaien lehen arretan, langileentzako oharretan…
- Bezeroekin erabiltzen diren dokumentuak eta komunikazioak kudeatzeko prozedurak hobetzen eta adosten lagundu. Katalogoetan, sustapenerako euskarrietan eta gainontzeko publizitatean euskararen presentzia bermatzeko aukerak aztertu.
- Webgunea euskaratzen lagundu, bisitariaren nabigatzailearen hizkuntza hautuaren arabera irekitzeko prestatu… PuntuEUS domeinua eskuratzeko aukera aztertu.
- Sarea sozialak kudeatzeko irizpideak adosten lagundu.
- Langileek gehien erabiltzen dituzten inprimakiak eta barne komunikazioak kudeatzeko prozedurak adosten lagundu.
- Baliabide informatikoak euskaraz jartzeko aukerak aztertzen lagundu.
- Hizkuntza politika, irizpideak edo jarraibideak adosteko laguntza.
- Bikain eta/edo Bai Euskarari ziurtagiria lortzeko prozedura burutzen lagundu.
Hornitzaile euskaldunak aurkitzeko laguntza.
- Enpresaren terminologia eta oinarrizko komunikazioak jasoko dituen gida sortzen lagundu.
- Ikasleen praktikak euskaraz egiteko aukera aztertu eta prozedura adostu. Dekalogo bat helarazi enpresei.
- Euskara ikasteko aukeren berri eman. Euskaltegiekin hitz egin eta saiatu enpresen neurrira egindako eskaintzak helarazten enpresei. Taldeak industrialdeetan, autoikaskuntza, online…
- Itzulpen zerbitzuen eta teknologien berri eman enpresei. Tresnak, hornitzaileen zerrendak, erreferentziazko tarifak…
▪Enpresaren egoeraren diagnostikoa eta bilakaera jaso fitxategi batean (*Ikusi eranskina). Fitxategi hori molda daiteke eta enpresarekin harremana dagoen bakoitzean eguneratu, egindako ibilbidea dokumentatzeko.
▪Zerbitzu orduez gain, enpresa guztiei eskainiko zaie testuak itzuli edo zuzentzeko 40.000 hitzeko poltsa. Batez beste, 16 enpresa izango balira, bakoitzari 2.500 hitz eskainiko litzaizkioke, 10 orrialde inguru. Batek erabiltzen ez duena, beste bati gehitu dakioke.
▪Zerbitzuez orduez gain, enpresa guztiei eskainiko zaizkie 2 ikastaro tekniko:
- Mezu elektronikoak euskaraz idazteko ikastaroa.
- Telefonoz euskaraz artatzeko ikastaroa (90′ minutuko 3 saioko ikastaroak).
Interesa duen enpresa batean egin daiteke eta industrialdeko gainontzeko enpresak gonbidatu bertara edo online eman ikastaroa, bakoitza bere enpresa edo etxean dagoen bitartean, Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzak horretarako prestatuta duen Bileragelak zerbitzua erabiliz (BigBlueButton softwarearen aplikazioa).
2021 urtean
SEA – Arabako Enpresak erakundearekin batera bigarren lan lerro bat ireki zen. 2021 urtean 40 enpresekin egin zen saiakera eta 28 enpresek bat egin zuten egitasmoarekin.
2021ean 23 enpresek jaso zuten zerbitzua. Beste 1ek 2020an jaso zuten, baina iaz ez zuen ezer eskatu. 2 enpresek aurrerago deitzeko esan ziguten. Beste 2k esan zuten orduan ez zela momentua (baina zalantza dugu aurrerago ere nahiko ote duten). 5 enpresek ez zioten gure mezu eta deiei erantzun (1ek aurretik baiezkoa emana eta zerbitzua jaso bazuen ere). Eta 1ekin zalantza dugu, prozesua amaitu ez dugulako.
Egitasmoari baiezko esan dioten enpresen artean, 12k aholkularitza zerbitzua jaso dute. 3 enpresek euskara plana abiatzeko bideari ekin diote, 1ek zalantza du eta beste 2 enpresekin aukera dagoela aurreikusten da. Beste kasu batzuetan, hizkuntza irizpideak landu dira.
13 enpresen dokumentuak edo webguneak itzuli ditugu, eta bada horretarako gurekin harremanetan dagoen beste bat. Oso lanpetuta dabiltzanez, oraingoz, ez digute itzuli beharrekoa bidali. Beste enpresa batek proiektuan parte hartzeko prestutasuna azaldu zuen, agian, itzulpenak, baina ez du ezer eskatu.
9 enpresetako langileek parte hartu dute eskaini diren 4 formazio txandetan. Guztira 31 langilek.
Entitate 1ek sentsibilizazio saioak eskatu ditu. Zerbitzu hau ez zegoen eskaintzaren barruan.
Horretaz gain, izaera publikoa zutelako egitasmotik kanpo geratu ziren 2 enpresek plana diseinatu dute. XEDERA zerbitzuan izena ematea aurreikusi dute eta bestekin 2022an plana abiatzeko hitzarmena adostu dugu.