Eneko Knörr inbertsore gasteiztarra Enpresarean Azokan izango da

  • Eneko Knörr ekintzaile eta inbertsore gasteiztarrak bere bizipenak eta aurrera begirako proposamenak partekatuko ditu.
  • Ekintzailetza eta finantzazioa hizpide izanik, Adegi, Mondragon, Orkestra edo SPRIko ordezkariek, besteak beste, euren ikuspegiak azaldu eta eredu berriez eztabaidatuko dute.
  • Ekitaldia azaroaren 3an izango da Oronako Gallery aretoan.
  • Bi izen-emate prozesu zabaldu dira, bata publiko orokorrarentzat eta, bestea, “Arin-arin” saioko parte hartzaileentzat.

eneko-knorr

Ekintzailetza eta finantzazio eredu berriak gai nagusia izanik, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak antolaturiko Enpresarean Azokaren hirugarren edizioan parte hartzeko izen ematea zabaldu da. Azaroaren 3an, Oronan, izango da ekitaldia eta enpresa zein ekonomia alorreko profesional esanguratsuak bertaratuko dira. Horien artean Eneko Knörr nabarmentzen da, Gasteizko ekintzaile eta inbertsorea, ibilbide handiko profesionala. Interesatuek honako galdetegiaren bidez eman dezakete izena: https://goo.gl/a0OE8w

Eneko Knörr-ek, beste gonbidatuekin batera, adibide zein bizipen profesionalak partekatuko dituzte, aukera berriak proposatzeko helburuarekin. Arlo sozioekonomikoan ibilbide handia duten adituek euren ikuspegia azalduko dute eta aukera ezberdinei buruzko hausnarketa sustatuko da.

Esan bezala, Arabako Eneko Knörr izango da bertan, Ludei plataformaren sortzailea eta inbertsorea. Silicon Valley-en bizi den ibilbide profesional handiko gasteiztarrak bere bizipenetan oinarritutako hitzaldia eskainiko du, berrikuntzaren eta finantzazioaren alorren inguruan. Bidean ikasitakoak azalduko ditu eta aurrera begirako proposamena luzatuko du.

Horretaz gain, nabarmentzeko modukoak dira ekintzailetasunari eta finantzazioari buruzko bi solasaldiak. Alde batetik, ekintzailetasun aukera berrien inguruan, honako gonbidatuak izango ditugu: Orkestratik, Nagore Ardanza (Crecer+ eko arduraduna); BAC Mondragonetik, Mikel Orobengoa (Mondragon Korporazioko kooperatibaren zuzendaria); Beñat Irasuegi, Talaios Kooperatibatik (Zuzendaria); eta, azkenik, ADEGI-ko Paul Liceaga (Elkarte Sektorialen zuzendaria). Pilar Kaltzadak dinamizatzaile lanak egin eta saioa gidatuko du.

ekintzailetasuna_enpresareanazoka

Bestetik, finantzazio aukera berrien inguruan, ondorengoak: Fiaretik, Juan Garibi (zuzendaria); Laboral Kutxatik, Xabier Egibar (Negozio Garapen sailaren zuzendaria); Alexander Arriola, Spri-tik (Zuzendaria); eta, azkenik, Elkargi-ko Jorge Elaustegui (Bizkaiako Lurralde Zuzendaria). David Sanchez Botek dinamizatzaile lanak egin eta saioa gidatuko du.

finantzazioa_enpresareanazoka

Solasaldiez gain, aurreko edizioetan bezala, “Arin-arin” saioa egingo dela iragarri da. Bertan parte hartuko dutenek euren proiektuak 3 minututan azaldu beharko dituzte. Helburua da ekimen berriak ezagutzea eta ekarpenak egitea, sormena garatu zein elkarlanerako bide berriak irekitzea. Hori dela eta, parte hartzeko gonbidapena orokorra da eta edozein ideia, egitasmo… duen oro ongi etorria izango da. “Arin-arin” saioan parte hartu nahi duenak ondorengo galdetegia bete beharko du: https://goo.gl/4HryRx

 


EMAN IZENA: ENPRESAREAN AZOKA 2016

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude