Elhuyar eta Fagor Taldearen esperientziak Arabako Enpresen Foroaren lehen saioan

Maiatzaren 19an egingo den Arabako Enpresen Foroaren lehen saioan, bi esperientzia interesgarri ezagutu ahal izango dira:

-Maddi Etxebarria Elhuyar aholkularitzako koordinatzailea, ‘Norena da euskara plana?’ ikerketan oinarrituta, planen arrakasta gakoez arituko da.

-Leire Okarantza Fagor Taldeko Gestio Sozialeko arduradunak Fagorren esperientzia arrakastatsua azalduko du, zeinek berriki Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen Abbadia Saria eskuratu duen.

Bi esperientzien arrakastaren gakoak zeintzuk diren azalduko dute; eta, ondoren, foroa pertsonen kudeaketan zentratuko da.

Hitzordua Europa jauregian izango da, ohi bezala 09:00etatik 11:00etara.

Eta oraindik badago izena emateko aukera.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude