Araban ereindako gariarekin egindako ogiaren bideragarritasuna aztertzeko ikerketa egin du Iudari Elkarteak. Probako proiektu bat abiatu dute, eta aurki izango dituzte emaitzak. 2017-04-01 / Alaitz Armendariz Hementxe bertan daukagu garia, zerealak, zekalea… Eta ogia egiteko irina kanpotik ekartzen dugu». Txema Pascual okinak argi dauka erabat «kontraesankorra» dela zereal ugari duen lurralde batean irina beste toki batzuetatik ekartzea. […]
