Top Euskara + Euskaragileak jardunaldia egin zen asteazkenean, azaroaren 13an, Gasteizko EGA Master enpresan. SEA – Arabako Enpresariak elkarteak antolatu zuen, Bai Euskarari Elkartearen laguntzarekin, Arabako Foru Aldundiak babesten duen Lanabes – Araban Euskara Lanean egitasmoaren barruan. EGA Masterreko zuzendari Aner Garmendiaren hitzaldiaz gain, Oiher Arantzeta Fagor Automationeko Euskara koordinatzaile ohiaren azalpena ere entzun ahal izan genuen. […]
