Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiaren zuzendaritzak sustatu eta Nekazaritza Sailaren lankidetzarekin, Guardia-Arabako Errioxan zerbitzua eskaintzen hasiko da Lanabes Zerbitzu Teknikoa, Euskara Lukuak izenburupean, ABRA eta Ardoaren Ibilbidearen laguntzaz. Helburua bertako upategietan eta enpresetan euskararen erabilera areagotzea eta eragin biderkatzailea izatea da; horretarako, ABRA eta Ardoaren Ibilbidearekin eta haien bazkideekin egingo dute lan. Lan honen guztiaren ardura izango duen AHIZE-AEK-ko aholkulariak […]
