Ekainaren 8an, asteazkena, egingo da 2022ko Arabako Enpresen Foroaren bigarren bilera. Saio horretan barne komunikazioa landuko da eta barne komunikazioa euskaraz lantzen eredugarriak diren bi enpresaren adibideak jasoko dituzte foroko parte-hartzaileek: ABB Niessen eta Elkar.
Batzarrean honako gaiak landuko dira:
- Idatzizko barne komunikazioa.
- Ahozko barne komunikazioa.
- Programa eta aplikazio informatikoetan euskarazko bertsioak lortzea.
- Euskaraz ere lan egiteko aukera bermatzen duten baliabide informatikoak lortzea.
Lehenik eta behin, ABB Niessen eta Elkar enpresen esperientziak emango dira ezagutzera, barne komunikazioa euskaraz lantzen eredugarriak diren bi enpresa hain zuzen ere. Ondoren, hausnarketa errazteko dinamika bat egingo dute Arabako Enpresen Foroko kideekin.
Parte hartzen dabiltzan enpresak
Enpresa hauek ari dira Arabako Enpresen Foroan parte hartzen: Mutualia, La Vitoriana, Sirimiri Zerbitzu Soziokulturalak, EBA S.L., Ludoland, SEA Arabako enpresariak, Orona – Electra Vitoria, Ega Master, RPK, Uriarte Industrial, Oreka IT, Artepan-Mamia, El Corte Inglés, Mondragon Korporazioa, Vital Fundazioa eta Ciudad Jardin LHII.
EMAN IZENA – ARABAKO ENPRESEN FOROA 2022
NOIZ: Ekainak 8
ORDUTEGIA: 9:00 – 11:00
LEKUA: Europa Biltzar Etxea (Gasteiz hiribidea, 85)