Azaroaren 4an egingo da Arabako Enpresen Foroaren bigarren saioa

Aurtengo Arabako Enpresen Foroaren lehen saioa oso positiboa izan da. Dozena bat enpresa elkartu dira euskalduntze prozesuan izandako bizipenak ezagutzera eman eta bakoitzaren esperientziak partekatuta aurrerapausoak egiteko asmoz.

Foroan bertan, gainera, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika sailburuordetzako, Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko ordezkariek bertaratutakoei gogora ekarri zizkieten prozesu horiek aurrera eramateko erakundeek ematen dituzten babesa eta dirulaguntzak.

Saioa oso emankorra izan zen, eta foroaren dinamizatzaile den Bai Euskarari Elkarteak enpresei etxekolanak eman zizkien.

Azaroaren 4an izango da bigarren saioa, eta izenematea zabalik dago.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude