AZAROAREN 27AN EGINGO DA ARABAKO ENPRESEN FOROA

Arabako Enpresen Foroa azaroaren 27an egingo da, Arabako Parke Teknologikoan, Gasteizen. Goizeko 09:00etatik 11:00etara bitarte saioa prestatu dute, baina 08:45ean gosaria eta harrera emateko astia egongo da. Hainbat gai lantzeko aukera egongo da 27ko saioan. Lanabes Mapa, Eskuara egitasmoa, Indesa eta RPK enpresen solasaldia, makinei euskaraz irakasteko erronka horien artean.

2024an Eusko Jaurlaritzak Languages Lanean kongresua antolatuko du Bilbon, eta horren inguruko informazioa ere helaraziko da bertan, Lanhitz programarekin eta Bikain ziurtagiriarekin batera.

Arabako Enpresen Foroan izena emateko epea zabalik dago.

EMAN IZENA – ARABAKO ENPRESEN FOROA

Noiz: Azaroak 27.

Ordutegia: 09:00-11:00.

Non: Arabako Parke Teknologikoan (Miñao).

 

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude