Arlo sozioekonomikoan euskaraz ekiteko baliabideak

Lanabes-en Arabako alor sozioekonomikoan urratsak ematea dugu helburu eta, horretarko, bidea erraztea. Etorkizuna euskaraz ekin nahi dugu eta inguruko enpresa, saltoki eta entitateak pausoak eman dezaten laguntza eskaintzeko lan egiten dugu.

Erronka horrekin, euskarazko bidea egiteko baliabideak bildu ditugu www.lanabes.eus atarian. Bertan, interesa duen orok, bisita eta erabili ditzake Lanekik (Lanbide Heziketarako euskarazko materialak), Euskarabak (Euskararen foru zerbitzuaren katalogoa), Eusko Jaurlaritzak (LanHitzen baliabideak) edo-eta Bai Euskarari Elkarteak eskaintzen dituen erabilgarriak.

Baliabideen atal hau denborarekin osatzen joango gara, euskara ahalik eta esparru anitz eta zabalenetara iritsi dadin.

Laneki baliabideakEuskaraba baliabideak

Lanhitz baliabideakBai Euskarari baliabideak

 

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude