“Araban Euskara Lanabes” katalogoa

Lanabes Araban Euskara Lanean egitasmoak katalogo berria aurkeztu zuen “Araban Euskara Lanabes” ekitaldian. Bertan jasotzen da talde eragileak egindako ibilbidea, jatorrizko Lazarraga Sarien egitamotik abiaturik, gaur egunera arte.

2015ean sortu zen Lanabes proiektua, Arabako administrazio, entitate eta elkarte ezbedinen elkarlanaren fruitu gisa. Talde eragilea ondorengo entitateek osatzen dut, Arabako Foru Aldundiaren babespean: SEA – Arabako Enpresariak, Arabako Merkataritza eta industria Ganbara, Arabako Merkataritza FederazioaElectra Vitoria, Oreka It eta Laneki eta Bai Euskarari Elkartea.

Denbora guzti honetan, egitasmoak indarra hartu du Arabako arlo sozioekonomikoan; izan ere, hasieratik, bere helburua izan da Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presenteia txertatzea, sustatzea eta bitartekoak zein ereduak eskaintzea.

Hori horrela izanik, baliabide eskaintza zabala eta enpresen euskararen normalizaziora bideraturiko askotariko proiektuak martxan daude.
Honako katalogoan aurkezten da Lanabes-ek dituen aukera guztiak:

DESKARGATU

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude