LANABES programaren barruko ekimenarekin, aholkularitza, informazioa eta hizkuntza-kudeaketarako gida bat egitea sustatuko ditu.
Arabako Foru Aldundiak Arabako Errioxako eta Aiarako upategietan euskara sustatzeko zerbitzua eskainiko du. Arabako enpresa-eremuan euskararen erabileran eragiteko sortutako LANABES foru ekimenaren babespean, erakundeak bere eskaintza zabaldu du eremu sozioekonomikoan, lehen aldiz sartu baitu nekazaritza-mundua upategien eskutik, bai Arabako txakolinaren eskutik, bai Arabar Errioxaren eskutik.
“Kalitatea izateak, gaur egun, hizkuntzen kudeaketa eguneratzea eskatzen du, eta, aldi berean, Euskadin dauden bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko prest egotea, batez ere kanpoko komunikazio egokiak egitea nahi duten upeltegiak ditugunean”, Lexuri Ugarte Euskara eta Gobernu Irekiko zuzendariak adierazi duenez. “Hain zuzen ere, Arabako Foru Aldundian, euskararen erabilera sailez sail ari da urratsak egiten, euskararen lerroak zeharka lur berriak bustitzen dituen seinale”, Lexuri Ugartek gaineratu duenez.
Horretarako, Nekazaritza Sailak, Arabako nekazaritza-sektorea berritzearen eta garatzearen aldeko apustua ere egiten duenak, lankidetza ezarri du Euskara eta Gobernu Irekiaren Zuzendaritzarekin, Arabako upategietan (Arabako Errioxa eta Aiaraldea) hizkuntza-kudeaketa integratzeko programa bultzatzeko, besteak beste, Arabako Txakolina, Ardoaren Ibilbidea eta Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea (ABRA).
Asun Quintana Nekazaritza zuzendariak adierazi duenez, “lankidetza hau ireki dugu gure upategiek ere euskarazko laguntza eta informazioa izan dezaten, lanean ari diren langileen arteko komunikazioa ere hobetuz, baita euskara komunikazioetan erabiltzen duten enpresa, hornitzaile, bezero eta abarrekoena ere”.
Euskara sustatzeko zerbitzuak
Lankidetza honen ondorioz, Arabako upeltegietan euskara sustatzeko zerbitzu bat eskainiko da, adibidez:
- Aholkularitza ematea: itzulpenak, prestakuntza, informazioa…
- Hizkuntza-kudeaketaren onurei buruzko informazioa ematea eta jardunbide egokiak zabaltzea.
- Ardoaren lurralderako hizkuntza-kudeaketarako gida bat egitea.
Ekimen hau LANABES osatzen duten erakunde publikoek laguntzak eman eta baliabideak optimizatu nahi dituzten Arabako enpresetan euskararen erabilera areagotzeko erronkaren aurrean egiten duten lanaren barruan kokatzen da. Zehazki, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala, Eusko Jaurlaritza eta Vital Fundazioa norabide berean ari dira lanean.
Alde batetik, Euskadiko eremu sozioekonomikoan euskara sustatzeko plan estrategikoek helburu partekatuak lantzeko aukera zabaldu dute, eta, lankidetzaren ondorioz, LANABES ekimenak aurrera jarraitzen du. Aurtengo Lazarraga sarien banaketa, Lanbide Heziketan euskara sustatzen jarraitzeko jardunaldiak, edo merkataritzaren eta ostalaritzaren arloetan ere, euskara sustatzen jarraitzeko kanpainak bezala edo-eta industriaren arloan euskararen presentzia eta erabilera sustatzeko Arabako Enpresarien Sindikatuaren (SEA) bitartez egindako ildoak bezala.
Gogoratu behar da LANABES Arabako eragile publiko eta pribatuen arteko lan-mahaiaren helburua Arabako eremu sozioekonomikoan euskara sustatzea dela.