ARABAKO ENPRESEN TOPAKETA ANTOLATU DU BAI EUSKARARI ELKARTEAK IRAILAREN 21EAN

Irailaren 21ean izango da Bai Euskarari elkarteak antolatutako Arabako Enpresen Topaketa, Lazarragako Sariak Eredu-Araban Euskara Lanean proiektuaren barruan antolatu dute. Goizeko 09:00etan hasiko da topaketa EBA S.L.-ren egoitzan (Ozeano Barearen Kalea,21, Gasteiz).  Bertan, Lazarraga Saria irabazi duten hiru enpresen esperientziak ezagutzeko aukera egongo da: EBA S.L., Electra Vitoria eta Uriarte Industrial.

Ekitaldiaren egitaraua

08:45 – 09:00 Harrera EBA S.L. enpresan
09:00 – 09:15 Jardunaldiaren aurkezpena: Bai Euskarari Elkartea
09:15 – 10:00 EBA S.L., Electra Vitoria Orona eta Uriarte Industrial enpresen praktika onen azalpena
10:00 – 10:30 Aldaialde ikastetxearen obrara bisita
10:30 – 11:00 Agurra + mokadutxoa

Arabako enpresa bateko kide bazara eta euskara kudeatzeko praktika onen berri izan nahi baduzu, eman izena hemen.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude