Arabako Enpresen Foroan parte hartzeko izenematea zabalik

2021eko foroan, enpresa partehartzaileek beraien erronkak identifikatu zituzten eta horien lanketarekin hasi ziren.

Horregatik, aurten, 2022an, ekintza eta pertsona estrategikoak identifikatzea ezinbestekoa izango da konpromisoa hartzeko eta urratsak egiteko garaian. Foroaren bidez, Arabako enpresek pausoak emango dituzte eta, horretarako, lehentasunezkotzat jo dira hizkuntza gaitasunaren eta komunikazioaren lanketa.

Aurten prestatutakoa ikusi.

Lau bilera/foro antolatu dira guztira. Lehenengo bilera enpresa berriak erakartzeko baliatuko da, eta hauek aurreko urtean hasi zirenekin parekatzeko baliatuko dira.

Honakoa da aurreikusitako egitaraua:

  • 0 Bilera: Maiatzaren 3an (aurreko urteetan egon ez direnentzat).
  • 1 Bilera: Maiatzaren 19an.
  • 2 Bilera: Ekainaren 8an.
  • 3 Bilera: Ekainaren 30ean.

EMAN IZENA – ARABAKO ENPRESEN FOROA 2022

NOIZ: Maiatzak 3

ORDUTEGIA: 9:00 – 11:00

LEKUA: Europa Biltzar Etxea (Gasteiz hiribidea, 85).

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude