Arabako Enpresen Foroan erronka eta egitasmo berriak nagusi

Azaroaren 27an Arabako Enpresen Foroa ospatu zen Arabako Parke Teknologikoan. Hainbat enpresek hartu zuten parte bertan, Erakunde publikoetako ordezkariek ere. Hitzordua goizeko 08:45 jarri zen harrera eta izen ematea lasai asko egin ahal izateko. Ondoren 09:15ean hasi ze ekitaldia, Lexuri Ugarte, Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiko zuzendariaren eskutik. Foroaren aurkezpena egin ondoren, Rakel Romerorekin batera, Gasteizko Udaleko hizkuntza-normalizaziorako zerbitzu buruarekin, Lanabes egitasmoaren mapa aurkeztu zuten, horren hasiera eta orain arteko ibilbidea.

Ondoren Maialen Begiristainek, Ahize-AEKko ahulkariak, hartu zuen hitza Eskuara egitasmo berriaren inguruan aritzeko. Proiektuaren helburua da 50 langile baino gehiago dituzten Arabako enpresetan euskararen erabilera areagotzea eta hizkuntza berdintasuna bultzatzea. Lanabes programaren barruan sortu den egitasmoa da, Eusko JaurlaritzakArabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak bultzatuta.

Protagonisten momentu ere heldu zen eta RPK enpresako Gaizka Gonzalez de Matauko eta Indesa enpresako Ander Egidazuk hartu zuten hitza Mertxe Mugikak gidatutako solasaldi interesgarri batean. Euskararen sustapenean enpresek egindako bidearen inguruan eta lortu nahi dutenaren inguruan aritu ziren hizlariak.

Erronka

Esti Alkortak, Eusko Jaurlaritzako Euskara sustatzeko zuzendariak, Gaitu proiektua aurkeztu zuen. Common Voice proiekturako euskarazko ahots-corpusa sortzen laguntzeko asmoz, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) GAITU proiektua sortu du. GAITU proiektuaren bidez, Mozilla fundazioak martxan jarritako Common Voice ekimena elikatuko da. Horrela, euskarak testuinguru digitalean dagokion presentzia izango du, teknologia arloan duen erabilgarritasuna finkatuko du eta erabilera-eremuak handituko ditu.

Zer berri?

Ekitaldiaren azken atala, Languages Lanean Kongresuaren inguruan hizketan hasi zuen Leire Zuazok. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Languages Lanean. Hizkuntzen kudeaketaren erronkak jarduera ekonomikoan kongresua antolatuko dute 2024an. Bi eguneko topaketa izango da, eta Bilbo izango du egoitza, urtarrilaren 18an Euskalduna Bilbao Jauregian eta 19an Guggenheim Museoan egingo baitira saioak. Lan munduan hizkuntza-kudeaketak duen garrantzia azpimarratzea eta eremu sozioekonomikoan hizkuntza-kudeaketa aurreratua duten praktika onak zabaltzea du jomuga kongresuak. Etorkizunari begiratzen dio kongresuak, sektore sozioekonomiko globalizatu bati, non hizkuntza-kudeaketa beharrezkoa den kalitatezko zerbitzua eskaintzeko eta merkatuan lehiatzeko.

Ondoren, Lan Hitz egitasmoak zer berri duen ere azaldu zuen Zuazok, eta goizari bukaera emateko Bikain ziurtagiriaren inguruan aritu zen. Orain arte enpresa pribatuak eta enpresa publikoak modu berean neurtu ditu ziurtagiriak baina hemendik aurrera aldaketak egongo dira eta beste modu batean neurtuko dira. Azken berrikuntzetakoa Harrobi zirutagiriaren sorrera da. Bikain ziurtagiria lortu ezin izan duen baina lanean ari diren enpresei zuzenduta dago hori.

 

 

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude