La campaña ‘Gasteizen Bai merkataritzari, ostalaritzari, euskarari’ protagoniza la semana del comercio y el euskera

Euskararen erabilera sustatuko du Udalak sektore horretan, otsailaren 4tik 12ra bitartean, hainbat ekintzaren bitartez: hitzaldiak, antzerkia eta merkataritza-establezimenduen goresmena

Merkataritzaren eta euskararen astea aurkeztu du gaur goizean Gasteizko Udalak. Merkataritzaren eta euskararen astea aurkeztu du gaur goizean Gasteizko Udalak. Otsailaren 4tik 12ra bitartean gauzatuko da ekimen hori, eta helburu nagusia du “euskararen erabilera eta presentzia bultzatzea gure kaleetan egunez egun, funtsezko sektore horretan zentratuz, merkataritza eta ostalaritzarenean. Negozio horietako profesionalak herritar guztiengana iristen dira beren jarduerarekin, eta pisu espezifiko handia dute hizkuntza-paisaian”, Iñaki Prusilla euskara-zinegotziak azaldu duenez. “Zerbitzu ona eskaintzea eta bezeroa ongi tratatzea funtsezko kontuak dira horrelako establezimenduetan, eta, horregatik, zerbitzu hobea emateko gehigarri bat da euskara haientzat”, nabarmendu du, bere aldetik, Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak visit this website.

Sektore horretan euskararen alde urratsak emateko lan egin duten, egiten duten eta egingo duten profesionalak goresteko ere baliatu nahi da kanpaina. Leloa mezu positibo bat da, ‘Gasteizen Bai merkataritzari, ostalaritzari, euskarari’.  Udalak orobat diseinatu du programa zabal bat —gasteizenbai.eus webgunean kontsulta daiteke—, zeinek hainbat ekitaldi biltzen baititu, hala nola argazki erraldoia, Kike Amonarrizen hitzaldi bat, kaleko antzerkia, parte hartzen duten establezimenduen goresmena, ipuin-kontalariak, eta grafitiak diseinatzeko jardunaldi bat.

Gainera, lehiaketa bat jarri da abian, instagramen bitartez, 50 euroko hainbat bono emateko saritan. Nahikoa da argazki bat egitea, ‘Bai’ keinua egiten, kanpainaren leloarekin, eta instagramera igotzea, #gasteizenbai etiketa jarrita.

Udalak aurkeztutako programazioaz gain, lurraldean zehar ere merkataritzak eta euskarak lotura izango dute vwbt5ow. Igone Martínez de Lunak, Euskara, Kultura eta Kirol saileko diputatuak, azaldu duenez,www.euskaraba.eus webgunearen bitartez kanpaina eta programazioaren berri emango du Arabako Foru Aldundiak. Honen bidez lurraldeko Merkatari, ostalari eta nekazal ekoizle eta ardandegiei hainbat produktu, zerbitzu eta hizkuntza-aholkularitza eskaintzen zaizkie. Besteak beste, doako itzulpen zerbitzua eskaintzen da bezeroei zuzendutako mezuak euskaraz ere jarri ahal izateko, atean eta mahaietan jartzeko kartelak, ostalaritza, upategi eta turismo hiztegia, azoka hiztegia, Arabako produktuen fitxak, eta hainbat zerbitzu gehiago.

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *