DESEO POR INCORPORAR EL EUSKARA EN EL TRABAJO DIARIO

Aitor Otaolak, SEAko zuzendari ordeak, Lanabesen aurkezpenean esandakoak ekarri ditugu hona.

LANABES, Araban Euskara Lanean egitasmoaren helburu nagusia da Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea eta handitzea. Egitasmo honek sarea nahi du ehundu Arabako arlo sozioekonomikoan enpresa eta erakundeen artean.

Proiektu honen barruan, erakunde desberdinak gaude eta enpresa mailan, SEA Arabako Enpresariak egoteaz gain, badira beste enpresa-antolakunde batzuk, esaterako, Merkataritza Ganbera, Merkataritza Federazioa., Elektra Vitoria, Oreka….

Badakigu araban euskararen erabilera maila apalagoa du gaztelaniak baino. Horregatik, bi hizkuntza ofizialen erabilera orekatzeko bidean, euskararen presentzia eta erabilera areagotzea dugu erronka, batez ere enpresetan generic zoloft.

Horregatik, lan-arloan ere normaldu egin behar da hizkuntzaren egoera, eta zaila izan arren, horixe da lortu nahi duguna; zeregin horretan, enpresek eurek hartu behar dute erabakia beren borondatez, eta enpresetako jendeak ere horrela nahi izanda hartu behar du parte.

LANABESen aldetik saiatuko gara enpresentzat metodologia eskuragarri ipintzea, enpresek euskara-plana diseinatu eta garatzeko aukera izan dezaten, betiere, bakoitzak dituen antolamendu-ezaugarriei egokituta (enpresaren helburuak eta asmoak, elebidunen portzentajea, jarduera-motak eta bezeroen ezaugarriak).

Arabako enpresek eta enpresariek aspaldidanik erakutsi dute ibilbide luze horretan beren gizartearekin konpromiso estua dutela, eta, oraingoan ere, araba gizarteak batera egin beharreko zeregin honetan ere parte hartzen jarraitu nahi dute.

Horrexegatik, LANABESen helburu bat… enpresek pixkanaka eta bakoitzaren borondatez, eguneroko lanean euskara erabiltzeko aukera izan dezaten.

Azken batean, enpresen alorrean euskararen erabilera eta presentzia areagotzearen aldeko jarrerari eusteko borondatea dutela jakinarazi dute araba enpresek eta araba enpresariek.

Eskerrik asko guztiei.

 

Hona hemen Lanabes-Araban Euskara Lanean ekimenaren laburpen bideoa:

Lanabes – Araba Euskara Lanean ekimenaren informazio gehiago hemen.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *