EGA Master es premiada como “Pyme Innovadora”

Ekonomia Ministerioak “Enpresa Ertain eta Txiki Ekintzailea” zigiluarekin saritu du <a href="https://www.egamaster Recommended Reading.com/es/»>EGA Master. Gasteizko enpresak ibilbide luzea egin du berrikuntza eta garapenaren bidean eta horren ondorio dira sortu dituen 200 patenteak eta 150 estatu baino gehiagotan lortutako presentzia, beste lorpen batzuen artean.

2015ean BAI Euskarari Aldizkarian eredua barnetik ezagutzeko aukera izan genuen, Aner Garmendiaren eskutik, Iñaki Garmendia, enpresaren sortzailearen semea eta egungo burua. Orduan, ongi deskribatu zuen nolakoa den EGA Master-en metodo berritzaile eta eraginkorra, euskararen sustatzeari arreta berezia jartzen diona.

Entitateak seguritate eta eraginkortasun alorreko irtenbide integraletan lan egiten du eta zerbitzua ematen die sektore hauei: automobil-industria, aeroespaziala, petrolioa, gasa edota meatzaritza. Estrategia bereizgarri bat sortu eta jarraitzen dute eskaintza lehiakorra izateko eta, bide horretan, arrakastak gehituz doaz. Izan ere, EGA Master-ek, ekintzailetasunaren aitortza ez ezik, baditu beste egiaztagarri batzuk (Bai Euskarari Ziurtagiria, adibidez) eta Espainar Marka Nabarmenen Foroaren barne dago.

Mundu mailako enpresa gasteiztarra ekintzailetasun eta garapenaren adibide da; gainera, euskararen sustapenari erreparatuta emaitza handiak lortu daitezkeela erakusten du. Azken finean, Aner Garmendiak esan zuen bezala, “euskarak konpromisoa eragiten du, taldearen kohesioa, proiektu baten nortasuna eta horri esker ere lortzen da arrakasta”; euskara enpresa barnean izatea “lehiakorragoa izatea esan nahi du”.

Zorionak talde guztiari!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *