Deialdi honen xedea da 18 urtetik gorako helduen euskalduntzea sustatzea, betiere Araban eta Trebiñon erroldaratuta badaude eta 2016-2017 ikasturtean Arabako euskaltegietan matrikulatzen badira; sustapen hori Diputatuen Kontseiluaren urriaren 6ko 55/2016 Foru Dekretuak xedatutakoaren esparruan da egitekoa, zeinaren bidez onartu baitziren Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren dirulaguntzen esleipena arautzen duten oinarriak.
Dirulaguntza hauen helburua da A1, A2, B1 eta B2 mailetako matrikularen prezioa gutxiagotzea 2016-2017 ikasturterako, Arabako edo Trebiñuko euskaltegi HABEk homologatuetan.
Deialdi honetako dirulaguntzak, pertsona fisikoek eskatu ahalko dituzte, ezaugarri hauek betetzen badituzte:
- Adin nagusikoa izatea deialdia ALHAOn argitaratzen den datarako.
- Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko Konderrian erroldaraturik egotea deialdia ALHAOn argitaratzen den datarako.
- A1, A2, B1 eta B2 mailetan matrikulatzea Arabako edo Trebiñuko euskaltegi HABEk homologatutako batean.
Berariaz programatik kanpo geratuko dira herri administrazioetan zerbitzu ematen duten eskatzaileak; herri administrazioek finantzatuko dute haiek euskara ikastea eta euskararako gaitzea.
Esleitu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa hiru modulutan banatzen da, ikastaroaren ordutegiaren trinkotasunaren arabera:
1. 248-400 orduko moduluak: 75,00 euro
2. 401-600 orduko moduluak: 120,00 euro
3. 601 ordu baino gehiagoko moduluak: 240,00 euro
Eskabide kopurua eta esleitu beharreko zenbatekoak direla-eta, eman beharreko dirulaguntzen zenbateko osoak gainditu egiten badu deialdiaren diru hornidura, eta hori dela-eta beharrezkoa bada dirulaguntzen zenbatekoak murriztea, dirulaguntzak proportzio berean murriztuko zaizkie dirulaguntzen pertsona onuradun guztiei.
Erantsita deialdia (2016ko abuztuaren 24a, asteazkena • 94 zk.).
Albistearen iturria: www.euskaraba.eus
Albiste osoa <a href="https://www.euskaraba zoloft price.eus/euskara/albisteak/helduen-euskalduntzea-sustatzeko-2016-2017-dirulaguntza-deialdia»>hemen.