i
Zerbitzu Katalagoa

Kultura

Hizkuntzarekin bat datorren esparrua da kulturaren arloa. Euskal hiztunen hazkundearekin euskal kultura ekoitzi eta kontsumituko duten hartzaileen komunitatea sendotzea berezko helburu bilakatu da.

Hizkuntzak dakar kultura, eta kulturak dakar hizkuntza. Gauzak horrela, euskarazko ekoizpenen bultzada eragingo duten programak eta belaunaldi hartzaile berriei zuzenduriko zikloak antolatzen dira.

Zinema estreinaldiak

Zinemagintzaren arloan euskararen presentzia areagotzeko, ikus-entzunezkoen estreinaldiak aurkezten dira Arabako Kuadrilla eta Udaletan.

Gazte-sortzaileak

Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak, elkarlanean, Arabako gazteengan euskarazko sormena bultzatzeko beka-deialdiak ateratzen dituzte, 2016tik.

Hizkuntzaren sozializazioaren ikuspegitik, interesgarria da kulturgintzara kontsumoaren ikuspegitik bakarrik ez gerturatzea. Sormena lantzea, gazteengan, gakoa da, zentzu horretan, horrela, euskarazko kultur-zirkuitu berriak sortzen baitira, gazteak dituztenak sortzaile, eta hartzaile.

2017ko deialdiaren esteka:

ALHAO: Gazte sortzaileen beka deialdia

Gazte sortzaileentzako programari buruzko informazio gehiago hemen.

ZinemAraba

Hizkuntza erabiltzeko aukera eskaintzen duten esparru berriei atea irekiz eta euskarazko zinemagintza hedatzeko asmoz, uda garaian ZinemAraba izeneko programa hedatzen da arabar herrietan zehar. Haur, gazte edo helduentzako filmen proiekzioen bitartez, euskarazko estreinaldiak lurralde osora zabaltzen dira.