Hurrengo bi urteetan Osakidetzaren bidez zabalduko da liburu hau emaginen saioetara doazenei.

Arabako gizarteaurte luzez ari da belaunaldi berriak elebidun izatearen hautuan, hau da, seme-alabei euskara oparitzearen bidetik, argi dagoelako euskara jaso edo adoptatzen denean hiru maila ezberdintzen direla: familia transmisioa, irakaskuntza eta helduen euskalduntzea.

Euskararen Foru Zerbitzuaren II.Plan Estrategikoari jarraiki, Arabako Foru Aldundia Osakidetza Araba Eskualdea eta Arabako Ospitale Unibertsitariarekin elkarlanean programa bat jarri du abian hurrengo bi urteetan Arabako familia berri guztiei opari bat egiteko, KUKU liburua, euskararen adopzioan eta jaio berriari transmisioan laguntzeko, bai eta , ingurune eleaniztun batean familia berri bakoitzak nola jokatu jakin ahal izateko.

Eusko Jaurlaritzak 1986ko Mapa Soziolinguistikoaren arabera, Araban 5 urtetik gorako biztanleriaren %9 zen elebiduna, eta 2011 urtean, aldiz, %25. Era berean, azpimarratu behar da bai 1986an bai 2011 urteetan biztanleriaren %23 inguru euskara ikasteko prozesuan izan dela eta ari dela, hau da, elebidun hartzailea da, ulertzen du baina ez du hitz egiten. Hortaz, argazki orokorra biztanleriaren %48 elebiduna da, gutxiago edo gehiago.

Alabaina,nolako eragina izan dezake hurrengo belaunaldietan % 48 ”elebidun” honek? 2011ko inkesta soziolinguistikoaren arabera, 24-39 adin-tartean dauden arabarren %26 elebiduna da, hau da, euskararen etxeko transmisioan eragin dezake. Datozen urteetarako proportzio datuak are hobeak izatea espero da.Euskararen transmisioa Araban bereziki oinarrizkoa da, izan ere, elebidunen % 70 euskara bigarren hizkuntza gisa jaso dute etxetik kanpo kasurik gehienetan.

Familia bidezko transmisioa belaunaldi berrietan gakoa da hizkuntza aniztasunarekin bat datorren gizartea lortu ahal izateko, eta beraz, aurreko belaunaldiek egin duten apostua, euskara jakin gabe ere, transmisioa garatu zuten eskola eta euskaltegien bidez, belaunaldi berriek, elebidunagoak bestalde, ere jarraitu dezaten.

KUKU liburua Eregi eta Alkarbidek Bizkaiko Udal eta mankomunitateen Euskara Zerbitzuen guneak, alegia, landu eta editatu dute. Lau zati ditu, hasieran umeen hizkuntza trebetasunak azaltzen dira, eta hainbat erantzun ematen dira gurasoek eleaniztasunean hezteko izan ditzaketen zalantzen arurena. Bigarren zatiak hiztegitxoa dago euskara-gaztelania.

Amaitzeko, DVD bat eransten zaio guraso eta txikitxoek erabili ahal izateko. Batetik, liburuxka bera digitalizatu da, besteak beste, gurasook ariketak egin ahal izateko, euskarazko hitzak eta esamoldeak entzuteko…; eta, bestetik, umeek euskaraz jolasteko. DVDaren edukiarekin Android eta IOS sistema eragilea duten tablet zein smartphonetan erabiltzeko APPa prestata dago; IOS bertsioa App Storen eta Android bertsioa Google Play-tik jaitsi ahal izango duzu.

Umeek erraztasunez ikasten dute hizkuntza bat baino gehiago ere eta etxea, eskolan edo aisialdian ikas dezakete. Hizkuntza baten ikasketa prozesua beste edozein atazaren ikasketaren parekoa: praktika asko beharko du trebetasunez jabetzeko, eta horretarako, gurasoen laguntza ezinbesteko da, izan ere, eskolaren jardunez bakarrik ez da gizartea elebidun izango.

Hurrengo bi urteetan Osakidetzaren bidez zabalduko da liburu hau emaginen saioetara doazenei. Bizitzak seme-alabak oparitzen dizkigu. Gurasoek hizkuntza.