ZERBITZU KATALOGOA
Kirola
Kirol Federazioekin, eskola kirolean edo kirol elkarteekin hainbat egitasmo abian jarri dira. Entrenatzaile, hezitzaile eta irakasleen prestakuntza dugu lehenengo urratsa. Horrekin batera, federazio eta elkarteen eguneroko jardunaren euskalduntzean ere urratsak sakonak ematen hasiak dira.
KIROLEAN EUSKARAZ GIDAK
ARABAKO KIROL FEDERAZIOETAN
Euskara planak
Arabako Foru Aldundiko Euskara Kultura eta Kirol Sailak Arabako Kirol Federazioei baliabideak eskaini dizkio, besteak beste, beren erakundean Euskararen Erabilera Planak sortu eta zabaldu ditzaten. Adibidez, honako federazioetan: saskibaloia (Araski), Atletismo, Golf, Futbola, Nesken Futbola eta Tenisa.
KIROL FEDERAZIOETAN EUSKARA PLANAK ARABAN

Bestalde, Kirol Federazioetan egunean-egunean kudeadeta administratiboan eta jendaurreko arretan dabiltzan langileek euskara ikasteko on-line ikastaroetarako laguntza izaten dute.
Euskara, marka eta erronka
Arabako kirol federazioekin elkarlanean, Gasteizko udalak, Arabako Euskara Zerbitzuekin batera, Euskara: Marka eta erronka izeneko topaketa antolatu zuen, non Arabako kirol arloko 70 ordezkaritik gora elkartu ziren Artiumen. Bertan, gazteei bereziki bideratutako kirol jardueretan Euskararen erabilera sustatzeko irizpideak ezarri zituzten.
