Kepa Sarasola: “Ikerkuntza, gazteria eta euskara dira etorkizun hobe bat eraikitzeko ezinbesteko osagaiak”

IkerGazte, euskal ikertzaileen bilkura, ospatu berri da Gasteizen arrakasta handiz, eta 200 ikertzaile baino gehiago batu dira. Radio Vitoria-ko ‘Euskara Araban’ saioan bilkuraren antolatzaile den UEUko zuzendari Kepa Sarasola eta aurtengo edizioko irabazle Aiara Garitazelaia elkarrizketatu dituzte.