Gasteizko idazlearekin hitz egin dugu euskararen erronka eta lorpenei buruz: Korrika, Gasteiz eta Arabako euskararen eraldaketa…

Karmele Jaio Gasteizko idazleak izan du Korrikaren lekukoaren barruan gordetako mezua idaztearen ardura. Gonbidatu dugu azaltzera nola bizi izan duen Korrika, eta Gasteizen eta Araban bizi dugun hizkuntza erabileraren eraldaketaren irakurketa positiboa egitera.

Jaiok azpimarratu du euskara ez dela daukagun zerbait, gurea den zerbait baizik. Gizartean hain nabarmena den materialismotik ihesi, idazleak aldarrikatu du hizkuntza, kultura eta ezagutza bezala, ezin direla erosi ezta saldu, eta elkarbanatuz gero biderkatu egiten dela.

Horrez gain, Gasteizen euskararen erabilerak izan duen gorakada ospatu, eta proposatzen digu euskal hiztun gisa ahaldundu eta lorpen hori harrotasunez eramatera.

Azkenik, erdal mundutik datozen herritarrak gonbidatu nahi ditu euskarara hurbiltzera, “haien mundu barruan dagoen beste mundu berri bat”, hori ezagutzeak gauza on asko emango dizkielako, “euskarak beti gehitzen du”.

Entzun hemen Radio Vitorian Karmele Jaiori egindako elkarrizketa: