(Argazkia: Arabako Foru Aldundia).

Bere lantegietan euskara sustatzeko hainbat konpromiso hartu ditu, ‘Arbuluko Adierazpena’ izenpean.

Indesa 2010 Arabako Foru Aldundiaren irabazteko xederik gabeko sozietate publikoa da, desgaitasuna duten pertsonei “enplegu egonkorra eta kalitatezkoa” emateko sortua. Industriaren eta zerbitzuen alorretan, sukaldean, garbitegian, lorezaintzan eta zentro eta egoitzen garbiketan aritzen da. Orotara, 900 langile inguru ditu, eta hamarretik bederatzik %33ko edo gehiagoko desgaitasuna dute.

Indesa 2010 sozietate publikoak “erabiltzailearekin harreman zuzena duten zerbitzuetan euskararen eta gaztelaniaren erabilera” bermatuko duela esan du, Arbuluko Adierazpena izenekoaren bitartez. Modu horretan, “kalitatezko arreta eta zerbitzua” ziurtatu nahi dute. Aurkezpenean parte hartu dute, Begoña Ozaeta eta Aitor Zalbide langileekin batera, Gizarte Politiken jarduneko foru diputatu Emilio Solak, AFAko Euskara zuzendari Lexuri Ugartek eta Indesako zuzendari Jose Luis Alonso Quilchanok, besteak beste.

Aldundiaren sozietate publikoak hartu dituen konpromisoen artean nabarmentzen dira: lantegietan euskera eta gaztelaniazko senalitika berria ezarri izana; euskararekiko konpromisoa identifikatzeko logotipoa jarri izana; Indesa 2010 euskararen normalizazioa sustatzen duen Xedera taldean sartu izana; bulego nagusian arreta elebiduna bermatu eta euskara ikasten laguntzea; elebidunendako erabilera sarea eta praktikak sortzeko jarduerak garatu izana; eta Euskaraldian parte hartzea sustatzea, besteak beste.