
Euskararen aldeko aurreiritzi eta frogatu gabeko usteak alboratzearen aldekoa da.
Arabako soziolinguista eta euskaltzain urgazleak Laudioko Udaletxean langile bat berriro lanean jartzea erraztu duen epaiaren gaineko iritzia eman du.
Langilea Udaletxean berrartzeko epailearen argudioa izan da euskarak ikasteko zailtasun handia duela. Horren aurrean Martinez de Lunak azaldu du zailtasuna hizkuntzaren urruntasunaren araberakoa dela. Hau da, euskarak urruntasun linguistikoa duela latineratik eratorritako hizkuntzekiko. Horrela, adibidez, txinatar batentzat zailtasun bera dute gaztelania edo euskara ikasteak.
Are gehiago, Martinez de Luna kezkatuta agertu da epai hori demokratikoki eraikitako marko juridikoaren kontra doalako.
Entzun hemen elkarrizketa osoa: