Gasteizko soziologo eta soziolinguistak Manuel Lekuona saria jasoko du
Eusko Ikaskuntzak erabaki du aurtengo Manuel Lekuona saria Gasteizko Iñaki Martinez de Luna soziologo eta soziolinguistari ematea.
Familia erdal hiztuna zuen Martinez de Lunak eta 16 urterekin euskara ikasteko apustua egin zuen: bere kabuz lehenengo, eta Lazkaoko gau eskolatan ondoren.
Soziologo eta soziolinguista beteranoa sari hau jasotzen duen seigarren arabarra da, eta saritu dute urteetan euskararen ikerkuntzan egindako eta egiten jarraitzen duen lanagatik.
Bide luze eta emankorra egin du euskalduntzen eta horretaz mintzatu zaigu egin diogun elkarrizketan.
Entzun hemen elkarrizketa osoa: