Gurasoen Gidan aholkularitza profesionalean izan den Ebete-ko Iñaki Eizmendi elkarrizketatu dugu.

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak Gurasoentzako Gida argitaratu dute, Arabako 1 eta 10 urte bitarteko ume guztien gurasoei zuzendutako gida oso praktikoa.

Gidak 32 orrialde ditu, eta elebitara kaleratu dute, Araban dagoen errealitate linguistiko zabalaren guraso guztiei heltzeko eta haien lagungarri izateko asmoz.

Gida hau Arabako ikastetxe guztietan banatu da, eta hemen ere eskuragarri dago nahi duenak erabil dezan.

Euskaraba-ko podcastean gida lantzen aritu den Ebete-ko Iñaki Eizmendi elkarrizketatu dugu.

Entzun hemen elkarrizketa osoa: