(Argazkia: ALEA).

Uztailaren 17tik 21ra egingo da 4. edizioa Gasteizen, eta izenematea apirilaren 16an bukatuko da.

Aurten ere Gasteizko Udaleko Euskara eta Gazteria sailek elkarlanean Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa (HIGA) antolatu dute. Dagoeneko 4. edizioa da eta oraingoan, beste hainbat erakunde batzeaz gain, UNESCOk Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Hamarkadarekin lotutako ekitaldi ofizial gisa aukeratu du.

Hala, uztailaren 17tik 21era bitartean mundu osoko 75 gazte inguru biltzeko asmoa dute; eta haientzat egitarau zabala antolatu dute, askotariko ekintzak batuko dituena: hitzaldiak, tailerrak, elkar ezagutzeko dinamikak kontzertuak, kultura eta arte emanaldiak… Jardunaldietan askotariko gaiak jorratuko dituzte: hala nola, hizkuntza mailako aktibismoa, intersekzionalitatea, hizkuntza biziberritzeak, aldarrikapenak, teknologia berriak, hizkuntza komunitateen arteko elementu komunak…

Antolatzaileek nabarmendu dute HIGA topaketa hutsa izatetik elkarlan sarea bihurtzeko ahaleginetan dabiltzala.

Interesatuek apirilaren 16a aurretik eman beharko dute izena hemen.