Hizkuntza gutxituak plazara: martxan da “Hitz adina mintzo”

Oihaneder euskararen etxearen eskutik, munduko hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloak seigarren ikasturtea beteko du aurten

Urrun sentitzen ditugu sarri munduko hizkuntza gutxituak. Ezer gutxi dakigu munduan zehar gure antzerako egoeran egon daitezkeen hainbat eta hainbat hizkuntzari buruz: beraien biziraute-ahalegina, berreskuratze-lana, gaur egungo egoera…

Oihaneder Euskararen Etxeak urteak daramatza mundu osoko hizkuntza gutxituak gure plazara ekartzen. Seigarren ikasturtea du honakoa, eta zazpi hizkuntza ekarriko ditu Gasteizera: sorabiera, lakota, nasa yuwea, mankanyera, pirineotako euskalkiak eta kalaallisut.

Urriaren 14an izango da lehenengo saioa, Karlos Zurutuza kazetariarekin. “Hitzaren jabeak: amazig eta kurdu herrien hizkuntz biziberritze prozesuak” hitzaldia emango du berak. Ondoren, ikasturte osoan zehar, goian aipatutako hizkuntzei gertuko begirada bat emateko aukera izango dugu, hainbat hizlariren eskutik.

Informazio osoa eta xehatua, Oihaneder etxearen webguneko albiste honetan.