Helduen jarduera fisikoetan eta kiroletan euskaraz

Aurkezpena, azaroaren 10ean Arabako Kirol Federazioen egoitzan izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Arabako Foru Aldundiak Arabako Euskara Zerbitzuekin elkarlanaren bidez helduen jarduera fisikoetan euskararen erabilera handitu dadin gida bat sortu du hainbat iradokizun eta baliabiderekin, horretarako hainbat ideia eta tresna eskaintzen ditu.

Gidaren aurkezpena azaroaren 10ean Arabako Kirol Federazioen egoitzan izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Iradokizun eta baliabideen aurkezpena Iñaki Eizmendi gizarte hezitzailearen esku izango da.

Gida deskargatzeko moduan jarraian, dokumentuak atalean.

Euskal gizarteak elebitasunerako apustu sendoa egin du, eta kirolaren eta jarduera fisikoaren arloan ere bide horretan aurrerapausoak ematen ari da. Ikuspegi aldaketa honek kirolaren eta jarduera fisikoetako kalitatea handitzea dakar.

Euskara erabiltzeko ez da goi-mailarik behar, kirola egiteko izugarrizko sasoirik behar ez den bezala: ohitura hartu eta erabiliz gero, gozatuko dugu.

Aurkezpen saio hau jardueren antolatzaileei eta teknikariei zuzenduta dago.